Okupatu Gasteiz Egunaren antolatzaileek: “Ukatzeko arrazoi bakarra izena da”.

  • Okupatu Gasteizeko kideek Okupatu Gasteiz Egunera gerturatzeko deia mantendu dute, debekua “zentsura politikotzat” jo eta Gasteizko Udalaren jarrera salatu dute.


2018ko irailaren 21ean - 12:28
Emandako prentsaurrekoa udaletxe parean (Argazkia: Hala Bedi)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteartean, debekuaren berri izan eta gero, ostiralean prentsaurrekoa eskaini dute Gasteizko Udaletxearen aurrean, Hala Bedik berria jaso duenez. Udalaren jarrera ezkorra ikusita “altxa eta joan egin ziren bilera amaitutzat emanda”.

Okupatu Gasteizeko kideek salatu dute eskatutako plaza guztietatik bakarra eman zietela eta Udalak ez duela negoziatzeko borondate handirik erakutsi. Gainera, Udalak “ez da hiriarentzako ekimen bat” esan du. Bileran esan zuten hirian egin diren beste jaialdiek ez dituztela hainbeste plaza erabili eta antolatzaileek erakutsi zieten jaialdiak egon zirela plaza gehiago okupatu zituztenak.

“Erabaki politikoa” dela salatu dute Hala Bedi, Errekaleor, Gaztetxea eta Auzolanak. PPko Alfonso Alonsoren jokabidea gogorarazten diela esan dute antolatzaileek “ez zait gustatzen eta bota egingo dut”, Gasteizko Gaztetxearen aurka egindako adierazpenak gogoratuz.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude