‘Nazioaren hondarrak’ liburua plazaratu du Joseba Gabilondok


2006ko urriaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joseba Gabilondo (Urretxu, 1963) AEBko Michigan State Unibertsitateko irakasleak Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak artikulu bilduma kaleratu du EHUren Argitalpen Zerbitzuaren eskutik. Horien bidez XX. mendeko euskal literaturaren historizazio berri eta sintetikoa eman du autoreak. Bi hipotesi proposatzen ditu. Batetik, "literatura  postnazionalaren kanonaren sorreran" emakumezkoen literatura dagoela; eta bestetik, euskal literatura Euskal Herriko idazleek -disaporakoek barne- hainbat hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez) idatzitako literatura dela.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude