Nazien kontzentrazio-esparruko guardia bat epaitzen ari dira

  • Erruduntzat joz gero hamabost urtera arteko kartzela zigorra ezarri diezaioketa, baina bere adina (94 urte) eta sententziaren apelazioa eskatzeko izango lukeen aukera medio, oso zaila da akusatua kartzelaratzea.


2018ko azaroaren 08an - 13:07
Epaitua izaten ari den SS-ko zaindari oiha epaitegian. Argazkia: @guardian

Astelehenean hasi zen Munster (Alemania) hirian, Johann R SS-ko zaindari oiharen aurkako epaiketa. Johann R bezala identifikaturiko 94 urteko alemaniarrari, 1942tik 1944ra bitartean SS-ko guardia izanik, Stutthof-eko kontzentrazio-esparruan (Polonia) naziei lagundu eta milaka heriotzen konplize izateaz akusatu dute. Akusatua, adingabekoen legediaren arabera epaitua izaten ari da, 18-20 urte baitzituen ustezko delituen orduan.

Stutthof-eko Museoaren arabera, 1939an eraiki zen kontzentrazio-esparruan 110.000 atxilotu izan ziren eta horietatik 65.000 inguru hil zituzten naziek. Epaiketaren lehen egunean holokaustotik bizirik irtendako testigantzak entzutean, akusatua negarrari ezin eutsita egon da The Guardianek jakinarazi duenez.

DPA albiste agentzia alemaniarrak adierazi duenez, Marga Griesbach bizirik irten zirenetako batek deklaratu du, Auschwitzeko gas kamerara bidali aurretik, sei urteko anaia kanpamentuan "azken aldiz" ikusi zuen eguna gogoan duela. Indianapoliseko emakume baten testigantza ere jaso da eta akusatuak bere ama "hiltzen lagundu" zuela deklaratu du. Fiskalak testigantzei gaineratu dio, "pertsona ugari gaseatuak, fusilatuak edo gosez hiltzen utziak izan zirela eta metodo horiek guardiek ezagutzen zutela".

Die Welt egunkariak jakinarazi duenez, 2017an poliziak Johann R-ri egin zion galdeketa batean, akusatuak kanpamentuetako ankerkeriaz "ezer ez" zekiela aipatu zuen. Brendel fiskalak, familia eta biktimei "zor" dietelako eta auzi "legal" eta "morala" delako, gaur egun ere nazien "bidegabekeriak" auzipetu behar direla esanez amaitu du eguneko saioa.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude