Naval erosteko deia, armadoreak esan ostean ez duela 'Vox Alexia' draga Sestaon amaituko

  • Navaleko langileek ontziola erosteko eskatu diete berriro Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, Van Ord armadore herbeheretarrak jakinarazi ostean 'Vox Alexia' draga ez duela Sestaoko ontziolan amaituko, inbertitzaile baten falta dela-eta.


2018ko azaroaren 08an - 12:58
Navaleko langileek deitutako manifestazio bat / @LABindustry

Langileen hitzetan, administrazioek Naval erostea da "armadoreari konfiantza emateko bide bakarra". Ostegun goizean asanblada egin dute langileek Sestaon, eta manifestazioa ondoren. Jose Ignacio Escribese Navaleko zuzendari nagusia kargutik kentzeko eskatu diote konkurtso-administratzaileari.

Mobilizazio gehiago

Gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Barakaldon (18:00etan), hilaren 14an elkarretaratzea Iberdrolak Bilbon duen egoitzaren aurrean, eta abenduaren 1ean manifestazioa Bilbon bertan.

 


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude