Nafarroan COVID kasuen %93,7 aldaera britainiarra da eta EAEn %76,2


2021eko apirilaren 6an - 08:59
Irudian ikusten da bai Nafarroan eta bai EAEn azken asteetan nola hazi den britainiar aldaera kasuen kopurua. Irudian ikusten da bai Nafarroan eta bai EAEn azken asteetan nola hazi den britainiar aldaera kasuen kopurua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Osasun ministerioak apirilaren 5ean eguneratu du COVID-19aren aldaerek estatuan duten eraginari buruzko txostena. Honen arabera, britainiar zepak ordezkatu ditu bere aurreko aldaerak, eta Nafarroan COVID kasuen %93,7 aldaera britainiarra da eta EAEn COVID kasuen %76,2.

Hegoafrikako eta Brasilgo aldaerez

Espainiako estatuan Brasilgo aldaeraren 32 kasu detektatu dituzte eta horietatik 12 kasu Hego Amerikarako bidaiekin zeuden lotuta. Hegoafrikako aldaeraren 29 kasu berretsi dituzte eta hauetatik 15 kasu Afrikarako bidaiekin zeuden lotuta.

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude