Nafarroako Gobernuak jarraipena emango die epe laburreko irisgarritasuneko “zeharkako” politikei

  • Joseba Asiain Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak 2019-2023 urteetan bere sailak desgaitasunaren arloan egindako lanaren irakurketa positiboa egin du Foru Legebiltzarrean.


2023ko urriaren 13an - 10:44

“Irisgarritasun unibertsalari dagokionez aurrera egiteko garrantzitsuena ez da prozedura, jarrera baikorra baizik”, esan du Félix Taberna Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak Nafarroako Legebiltzarrean. Halaxe erantzun dio Marta Álvarez Alonso UPNko bozeramailearen kritikari, zeinak Gobernuari leporatu dion plan estrategikoen ordez plan operatiboak erabili izana. Lehenengoak orokorragoak dira etorkizunari begira egiten baitira, bigarrenak, ordea, urtebeteko epean gauzatu behar dira.

Zentzu honetan, Joseba Asiain Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak aurreko legealdian Foru Gobernuaren jarduteko era defendatu du: “Epe luzeko planek gehienetan literatura gehiegi dute, eta neurri gutxiegi. Eta eragileek ekintzak eskatzen dizkigute”. Horregatik, Tabernak eta Asiainek irisgarritasunaren “zeharkako politikei” jarraipena ematearen alde agertu dira.

Ildo beretik, Tabernak esan du “sektore eremuaren paradigma” haustea dela irisgarritasuna bere kontseilaritzan sartzearen helburua. “Desgaitasuna ez da Eskubide Sozialen Departamentuaren eskumena soilik, guztiena baizik, eta Lehendakaritzatik egiten da guztien arteko koordinazioa”, azaldu du.

Kontseilariak egin duen aurkezpenaren arabera, aurreko legealdiko irisgarritasun planak jasotzen zituen neurrien %93 gauzatzen ari dira, %73 dagoeneko amaitutzat eman dituzte edo azken fasean daude eta %77etan aurrekontua burutu da.

Neurri guztietatik, lau ezaugarri esanguratsu nabarmendu ditu Asiainek. Lehenik eta behin, araudiaren garapena, Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari buruzko Foru Legearekin eta aparkatzeko txartel bateratuaren sorrerarekin Nafarroa osorako. Bigarrenik, zenbait eraikin publikoen irisgarritasuna hobetu izana; hala nola, Tuterako herritarren arretarako bulegoa, Justizia eraikinak, hezkuntza zentroak, enplegu agentziak edota Urbasako kanpina.

Bestalde, 2.554 pertsonak desgaitasunaren inguruko formakuntza jaso zutela azpimarratu du Asiainek. “Askotan bereizkeria ezjakintasunagatik gertatzen da, baina bereizkeria izaten jarraitzen du”, hausnartu du. Gainera, burujabetza pertsonala lortzeko helburuarekin Nafarroako Gobernuak bideratzen dituen dirulaguntzak 1.489 pertsonak jaso dituztela aipatu du. Prestazio horiei esker, onuradunek 2.593 etxerako produktu teknologiko erosi ahal izan zituzten; esate baterako, ohe elektrikoak, gurpildun aulkiak edota audifonoak.

Enpleguari dagokionez, Lansare erakunde publikoak 426 pertsona artatu zituen lanpostuak egokitzeko edo egokitutako lanpostuak bilatzen laguntzeko. Horretaz aparte, enplegu agentzietan pertsona gorrei atenditzeko protokolo bat sortu da.

Irisgarritasun digitalaren inguruan, Asiainek esan du Osasun Karpeta Pertsonalean hobekuntzak egin direla zentzu honetan. Azkenik, Kultura, Kirol eta Turismo sailean 37 federaziok programa egokituak egin dituztela eta 400 pertsonak Foru Gobernuak eskaintzen dituen egokitutako jardueratan parte hartu dutela aipatu du.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude