Murgiltze sistemarentzako lege propioa eskatu du Seaskak

  • Seaskako ordezkariek Frantziako Estatuko hizkuntza gutxituen murgiltze sistementzako lege propioa eskatu dute Parisen, Barne, Kultura eta Hezkuntza ministerioetako ordezkariekin egindako bilkuran.


2013ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Seaskako kideak Frantziako Gobernuaren erantzunaren zain geratu dira (Artxiboko argazkia)

Hiru ministerioetako ordezkariek erabakitzeko ahalmena duten mailetara eramango dute Seaskaren eskaera. Ikastoletako ordezkariak erantzunaren zain geratu dira, baina ez dakite zein egunetan jasoko duten.

"Gure eskaera aztertuko dutela erran ditute, eta erabakitzeko boterea dutenengana informazioa helaraziko dutela, eta esanen digutela", adierazi du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak bilera amaitu ostean. Murgiltze eredua daukaten eskolak biltzen dituen Eskolim federazioko kide bat eta Colette Capdevielle, Sylviane Alaux eta Frederique Espagnac parlamentari sozialistek ere parte hartu dute bileran.

Falloux legea

Ekainean, Hendaiako ikastolaren eraikina herriko etxeak ordaintzea legez kanpokotzat jo zuen Patrick Dallennes Baionako suprefetak, Frantziak duela 100 urte baino gehiago onartu zuen Falloux legea oinarri hartuta. Haren hitzetan egoitza pribatuak ezin dira diru publikoarekin finantzatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


Eguneraketa berriak daude