Grezian Moriako errefuxiatu kanpamentuan izandako sutearen ondorioz sortutako egoera aztertu eta salatu dute Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz kolektiboek ondoko idazkian. Larunbat eguerdirako, halaber, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan.Ondorengo testuan irakurri daiteke suteaz eta errefuxiatuen egoeraz egin duten azterketa.
"Europako migratzaileen eta errefuxiatuen eremurik handiena da, Lesbosen (Grezia). 3.000 pertsona hartzeko diseinatuta zegoen, eta, sutea baino lehen, 13.000 pertsona bizi ziren bertan, pilatuta eta baldintza negargarrietan , lau urtetik hona!, Europako hainbat herrialdetan birkokatuak izateko zain.
Egoera jasanezina zen: komun bat 160 pertsonarentzat, dutxa bat 500 pertsonarentzat, 400 adingabe baino gehiago bakarrik, higiene, elikadura, psikologia eta lege baldintzarik gabe, Coronavirusagatik erabat itxita… Hala salatu dugu askotan hainbat erakundek. Baina Europar Batasunak eta hura osatzen duten gobernuek entzungor egiten diete justizia-eskaera horiei.
Kiskalita gelditu da Moria. Greziako Gobernuak larrialdi egoera ezarri du eta uhartetik irtetea debekatu die pertsona guztiei. Beste behin ere, mehatxutzat jotzen dituzte migratzaileak; izan ere, Morian gertatu denaren erantzuleak klase politikoa eta haren migrazio-politikak dira. Haiek utzi dute urtetan beren etxeetatik asilo bila ihes egin duten milaka emakume, haur eta gizon eskubide gabeko leku batean bizi daitezen, giza duintasunaren muga guztiak gaindituz.
Zoritxarrez, Europan eskubiderik gabeko leku asko daude, Moriako gunea bezalakoak. Muga gehienetan, adibidez, egunero zigorgabetasunez urratzen dira "delitu" bakarra gerratik, salerosketatik, indarkeriatik, gosetik, miseriatik, lehortetik... ihes egiten duten pertsonen giza eskubideak. Europako herrialdeek, askotan migrazioak eragiten dituzten egoera horien eragile direnek, pertsona horien eskubideak errespetatu behar dituzte, beren migrazio-prozesuak bermeekin erraztu, 2017an bete ez ziren konpromisoak gogoratu eta Moriako biktima guztiak baldintza duinetan birkokatu".
Mobilizazioak honako lekuetan izango dira larunbat honetan 12:00etan: Bilbon Arriaga plazan, Donostian Bulebarrean, Gasteizen Andre Mari zuriaren plazan eta Iruñean Gazteluko plazan.
6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]