Mezu kate aluak!


2005eko uztailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jon Torner jontorner@argia.eus Nork ez du posta elektroniko bidez lagun batek bidalitako mezu kate bat jaso? Eta zenbatek eutsi diozue mezua beste lagun batzuei bidaltzeko tentazioari? Gutako askok mezu horiek gehienetan jaso bezain pronto ezabatzen ditugun arren, bakarren bat kontaktuen zerrendan ditugun lagunei bidaltzen diegu atzera... "Badaezpada ere", jaurtitzen dituen mehatxuak guztiz sinesgaitzak diren arren ("Mezua zure 20 laguni bidali ezean auto batek harrapatu, ilea erori eta bikoteak utzi egingo zaitu"). Itxuraz, mezu kateari segida emateak ez du arazorik sortzen. "Hartzaileak bi minutu eskas beharko ditu hau irakurtzeko, eta niri ere denbora gehiegi lapurtuko ez didanez, bidali egingo dut. Gainera, mezuak dioena interesgarria da". Litekeena da interesgarria izatea, baina sarri kontatzen duena gezur hutsa da. Egia osoa ez behintzat. Eta hala ez dirudien arren arriskutsua izan daiteke. Mezu kateak arriskutsuak? Arazoak bederen sor ditzakete. Min egiten duten kate horiek hoax izenez dira ezagunak. Zer dira zehazki hoax delakoak? Hoax termino ingelesak broma, gezurra, iruzurra esan nahi du eta posta elektroniko bidez zabaltzen diren mezu kate engainagarriei egiten die erreferentzia. Batzuek testu asaldagarria dute. Mezua zure kontaktuen zerrendako lagunei bidaltzen ez badiezu, hau edo bestea gerta dakizukeela diote: zure ordenagailua birus batek kutsatzea, lana galtzea... Baita hurrengo egunean hiltzea ere. Beste batzuek mezua bidalita aberats bihurtuko zarela ziurtatzen dute eta badira gaixorik dauden umeei buruz hitz egin eta hartzailearen sentikortasuna ukitu gura dutenak ere. Horiez gain, zortearen katean datozenak ditugu, etxeko postontzian jasotzen genituen gutunen antzekoak. Katea apurtuz gero, ezbeharren batek jipoituko zaituela diote eta bideari jarraituz gero, sekulako zortea izango duzula. Zergatik dira arriskutsuak? Hoax delakoek helburu gaiztoak izan ditzakete, ahalik eta helbide elektroniko gehien pilatzea eta zerbitzariak lepo bete eta euren ahalmena murriztea, adibidez. Ondorioz hartzaileak denbora eta dirua gal dezake eta buzoia spam mezuz bete dakioke. Gainera, kalte handia egin diezaiekete mezu kateek eskaintzen dituzten aukerak benetan behar dituzten erabiltzaileei, internautak nahastu eta azkenean mezu "serioak" ere baztertu egiten ditugulako. Horiez gain ordenagailuari eraso diezaieketen mezuak daude. Hoax motez hitz egitean sakonago jorratuko ditugu. Nola demontre jakin dezaket jaso dudan mezua hoax bat den? Ondorengo ezaugarrietako bat badu, azti jokatu, ziurrenik hoax bat izango baituzu begien aurrean: - Gehienak ez dute sinadurarik eta izatekotan faltsua da. - "Kontuz!", "Larria!", "Konponbiderik ez duen birusa!", "Aberats bilakatu zaitez bi egunetan!" edota "Ume batek zure laguntza behar du" moduko mezu deigarriak dituzte. - Mehatxuak jasotzen dituzte ("Mezu hau bidaltzen dutenen desio guztiak beteko dira eta gainontzekoei guztiz kontrakoa gertatuko zaie") - Hoax askok eskerrak ematen dizkigute. Zergatik eskertu behar didate ezer, laguntzekotan, niri laguntzen ari badira? Eta zer axola zaio hoax-aren autoreari nire ordenagailuak birusa izatea? - Ahoz-aho zabaltzen diren kondairak orokorrean maisuki idatzita dauden arren, hoax gehienak idazkera traketsa dute: akats ortografiko eta gramatikalak dituzte, batzuk programa informatikoen bidez egindako ingelesezko itzulpen baldarrak dira, herrialde desberdinetako esamoldeak jasotzen dituzte... - Ezagun guztiei mezua bidaltzeko eskatzen dute. Aitzitik, ondorengo baldintzak betetzen dituen mezua aintzat hartu behar dugu, baina arreta galdu gabe: - Web gune konkretu batean mezuak dioenari buruzko informazio gehiago topa dezakegula badio. - Ez du mezu elektronikoan sina dezazula eskatzen, web gunea bisitatu eta nahi izanez gero bertan sina dezakezula baizik. - Kanpainaren amaiera data azaltzen bada sinesgarritasun handiagoa izango du. - Kanpainak erakunde ezagun baten babesa badu. Zer egin behar dut mezu katea jasoz gero? Gomendio garrantzitsuena argi asko dago: mezu hauek ez inori bidali. Eugenio Siccardi ISP enpresako langileak eta www.rompecadenas.com.ar web gunearen arduradunak dioen moduan, "mezu kateak apurtzen ausartu zaitez; nik sarri egin dut eta ez zait ezer txarrik gertatu". Halaber, horrelako mezuak bidaltzen dituzten lagunei halakorik ez egiteko esaiezue. Buruan dabilkigun adiskide batek irakurriko ote du erreportaje hau! Tira, orain arte kasu zipitzik ez digu egin eta... Bestalde, mezua benetakoa dela uste baduzue eta lagunei bidali nahi badiezue, ez erabili "Forward" edo "Mezua berriro bidali" funtzioa, mezuarekin batera aurrez txertaturiko helbide guztiak bidaliko dituzuelako. Testua kopiatu eta beste mezu batean itsatsi. Hoax motak Hoax mota ugari daude, guztiek antzeko ezaugarriak dituzten arren: bolo-bolo dabiltzan kondairei buruzkoak, elkartasun mezuak, zortearen kateak, eskaintza sinestezinak biltzen dituztenak, birus informatikoez ohartarazten gaituztenak eta abar. Azken hauei dagokienez, gehienak faltsuak dira eta benetakoak jaso ditzakegun arren, hoberena lagun eta ezagunei mezu bat bera ere ez bidaltzea eta birusei buruzko informazioa eskaintzen duen buletin bateko harpide egitea da. Eugenio Siccardik dioenez, mezu guztiak "atzo" birus berria deskubritu zutela esanez hasten dira, eta hari aurre egitea ezinezkoa dela. "Baina noiz da 'atzo' Interneten?". Gainera, birus guztiek ei dute sendabidea. Bestalde, birus kutsakorrez ohartarazten duten mezuek sarri iturri ezagunak aipatzen dituzte esandakoei indar handiagoa emateko, baina ez dira aintzat hartu behar. Era honetako mezuetan arriskutsuenak birus faltsu baten berri emateaz gain hura suntsitzeko hainbat neurri hartzeko proposatzen dutenak dira. Kasu gehienetan, bere ekipoan duen artxibo bat parasitoa dela sinestarazten zaio erabiltzaileari, eta hura deuseztatzea beharrezkoa dela. Artxibo konkretu hori, ordea, ordenagailuak zuzen funtziona dezan beharrezkoa izan daiteke. Toby untxiaren istorio harrigarria Interneten topatu ditugun hoax adibide guztien artean, mezu kate tipikoekin alderatuz dezente "aldrebesa" den Toby untxiaren istorioak bereganatu du gure arreta. Localia telebista katearen 'Internet @ Mano' saioaren web gunean topatu dugu kasu bitxi honi buruz hitz egiten duen bideoa. Antza denez, James McEahly izeneko estatubatuarrak untxi txiki bat aurkitu zuen kalean. Toby (hala bataiatu zuen animaliatxoa) eskuetan hartu eta etxera eraman zuen. Honaino ezer berezirik ez. Baina James jaunak untxia lapiko batean sartu eta hainbat argazki atera zizkion. Ondoren, irudiok propio sortutako web gunean paratu zituen, ondorengo mezu honekin: "ekainaren 30erako 50.000 dolar ematen ez badizkidazue, Toby jango dut". Diru hori untxia mantentzeko behar omen zuen gizaseme honek. Harrigarria. Eta are harrigarriagoa da bildu zuen diru kopurua. Save Toby gunean dioenez, 20.000 dolar jaso zituen! Sinestezina. Tipoak, ordea, horrekin aski izan ez eta internautak tronpatzen jarraitu du. Bere helburua bete ez duenez, diru gehiago bildu ezean Toby 2006ko azaroaren 6an jango duela ziurtatu du. Diru gehiago nola bildu nahi duen? Bada, untxiaren istorioa kontatzen duen liburu bat idatzi du eta zin egin du 10.000 ale (!) saltzen ez baditu hurrengo urtean irentsiko duela. Ikaragarria. Eta badirudi jendeak sinetsi egin diola... Web gunean dioenez, 3.500 ale saldu ditu dagoeneko! Tira, agian gure arteko idazleren bat plan maltzur bat taxutzen ariko da dagoeneko. Nahi izanez gero, asteburuetan inguruko oilarrak baino lehen esnatzen den bizilagunaren txakur alua bahituko dut. Lapikoa ere nire esku. - Gai honi buruzko informazio gehiago Rompecadenas web gunean topatuko duzue, Hoaxes atalean. - "Mezu kateen bilakaera". Jabi Zabalaren artikulua. (Sarean.com, 2004/11/25)

Azkenak
2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


2025-06-20 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Eguneraketa berriak daude