Dantza klasikoan, garaikidean eta trikiti munduan ibili den Mentxu Alkorta Arzak (Donostia, 1947 - Erratzu, 2021) hil da. Dantza klasikoan formatu zen lehenbizi eta ondoren Anexa Euskal Herriko lehenengo dantza garaikide konpainiako kide izan zen. Dantza garaikidean dantzari profesionala izana da. Anexa desegin zenean dantza akademia ireki zuen Oiartzunen eta irakasle aritu zen urteetan. Hainbat dantza diziplina lantzen ziren bertan: garaikidea, klaketa, foxtrota, swinga, tangoa, balsa... Jardunaldiak ere antolatzen zituzten, urtean behin kanpoko dantzariak gonbidatuta. Maiatza Dantzan jaialdiaren lehen urratsak Alkorta buru zen taldeak eman zituen Oiartzunen. Jaialdiaren bidez Europako dantza garaikidearen tendentzia berriak ezagutzera eman nahi izan ziren.
Dantzan ez ezik, musikan ere formatu zen eta bide horretan jarraitu du ia gaur arte. Hemezortzi urterekin pianoko karrera egin zuen, gero akordeoi handiarekin hasi zen, eta hogeita hamar bat urterekin, trikitiaren mundura iritsi zen. Bere dantza akademian elkartu zen urteetan trikiti bikote izan duen Gema Sistiagarekin. 1986an dantzari esker batu eta Oiartzungo trikitilari zaharren aztarnak bilatzeari ekin zioten. Horien doinuak jaso eta moldatu egin zituzten, gero herriz herri jotzeko. Lehenengotako emakume bikotea izan zen Euskal Herriko trikitiaren historian.
Alkortari familiatik zetorkion trikitiarekiko lotura, amaren aita soinujolea baitzen. Trikitia jotzeko gogoa piztu zitzaionean gogoratu zen aitonaren soinuaz, baina amak esan zion osabak Venezuelara eraman zuela. Felix Ibargutxik ezagutzera eman zuenez, Alkortak itsasoa zeharkatu eta osabari soinua eskatu zion, baina hark ez zion eman, bere seme-alabentzat gorde nahi zuela-eta. Azkenean, Alkortaren ama joan zen Venezuelara osabari soinua eskatzera, eta lortu zuen. Urteetan plazarik plaza ibili zen Alkorta Sistiaga lagun hartuta. Behin edo behin diskoa grabatzea proposatu izan zieten, baina hasieratan ez zuten estudiorako salto egin. Azkenean, 2012an disko batean parte hartu zuten. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak trikiti pieza zaharrak berreskuratzeko helburuz argitaratzen duen Faborez bildumarako grabatu zuten. Aitona ez zuen ezagutu Alkortak, baina amamak eta amak kantatuta ikasi zituzten aitonaren zenbait pieza eta horietako pare bat jaso zituzten diskoan.
Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.
Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Haritzalde eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa elkarte ekologistek salaketa aurkeztu dute Gipuzkoako Fiskaltzan. "Prebarikazioa" eta "Ondasun publikoen usurpazioa" leporatzen dizkiete txaleta eraiki zuen Tavaro XXI enpresari eta Donostiako Udalari, etxearen... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.
Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]