Marijane Minaberri idazlea omenduko dute Alduden

  • Otsailaren 23an hil zen 90 urterekin Minaberri sortzaile eta hezitzaile bankarra. Sareinak taldeak eta Adur euskara elkarteak eskainiko diote omenaldia ekainaren 11n.


2017ko ekainaren 02an - 09:47
Argazkia: Euskonews.

Ekitaldia 17:00etan izango da Aldudeko Sanoki zine gelan. Minaberriren kanta batzuk kantatuko dira ekitaldiari hasiera emateko. Bankako idazlearen sormen lanaren lagin bat izango da erakusgarri irakurketa dramatizatuen bitartez. Minaberri ezagutu zutenen elkarrizketak ere ikusi ahal izango dira bideo batean. Eta Oskorriren Marijan kanta zan diskoko abestiek girotuko dute mokadutxoaren tartea.

Nor zen Marijane Minaberri

Minaberrik literatur jarduera oparoa utzi du, batik bat haurrei begirakoa. Antzezlanak, ipuinak, komikiak, eta batez ere, olerkiak idatzi zituen. Hain justu, bankarra ezaguna egin zen Oskorrik haren 23 olerki musikatu eta Marijane kanta zan diskoa argitaratu zuenean.

Bidegileak bilduman Xipri Arbelbidek hari buruzko liburuxka idatzi zuen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marijane Minaberri
Sortzaile ahantziari omen

Ekainaren 11n, Alduden,  Marijane Minaberri idazle eta sortzaile bankarrari omenaldia egin zioten Adur Euskara Elkarteak eta Sareinak taldeak.


Marijane Minaberri, sortzaile ahantziari omen

Ekainaren 11n, Alduden,  Marijane Minaberri idazle eta sortzaile bankarrari omenaldia egin zioten Adur Euskara Elkarteak eta Sareinak taldeak.


2017-02-23 | ARGIA
Marijane Minaberri idazlea hil da

Sortzaile eta hezitzaile bankarra 90 urterekin hil da. Euskal Herri osoan ezaguna egin zen, haren olerkiak Oskorriren “Marijane kanta zan!” diskoan atera zirenean.


Eguneraketa berriak daude