Lurzaindiaren kontra Arbonako auzapezak jarri salaketa aztertuko dute gaur Baionako auzitegian

  • Marie-Josee Mielocq Arbonako auzapezak difamazioagatik salaketa jarri zuen laborantza lurrak espekulazioaz babesteko lanean dabilen elkartearen kontra. Azaroaren 10 honetan dute auzia.


2020ko azaroaren 10ean - 10:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2018an Lurzaindiak salatu zuen Arbonako herriko etxeak laborantzarako lurrak merkatuko prezioa baino 50 aldiz garestiago erosi zituela eta hori etxebizitzak eraikitzeko. Laborantza kaltetzea eta espekulazioaren alde egin izana salatu zuten orduan, esku orri bidez. Hori ez zuen onartu Marie-Josee Mielocq Arbonako auzapezak eta difamazioa leporatu zion elkarteari. Azaroaren 10 honetan 14:00tan dute epaiketa Baionako auzitegian, eta Dominique Amestoi Lurzaindia elkarteko presidentea egonen da auziperaturik.

1,5 hektarea 500.000 eurotan eta 50.000 agentziarako gastu gisa, hots, hektarea bat 333.330 eurotan erosi zituen udalak; lur horien balioa hektareako 7.000 euro ingurukoa zenean.Esku orria izenpetu zuten beste bi kolektiboen kontrako salaketarik ez zuen jarri eta Lurzaindiaren ustez, horrek islatzen du "laborantzarako lurraren zaintza lana eramaten duen erakundea beldurrarazteko helburua duela ekintza honek”. Alta, Lurzaindiak argi utzi du berean segituko duela, laborarien alde eta espekulazioaren kontra lanean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!