Igandean Libertimendua eginen dute Donapaleun, hainbat berrikuntzarekin

  • Inoiz baino Libertimendu gehiago ari dira jokatzen aurten. Lapurdin lau, Baxenabarren beste hainbeste. Nafarroa Garaian ere izanen da, lehen aldikoz, Iruñean. Heldu den igandean Donapaleun, urtetik urtera gero eta arrakastatsuagoa.  


2019ko otsailaren 20an - 08:49

Otsailaren 24an, igandez, Libertimendua izanen da Donapaleun. Karrika dantza Airetik aretotik abiatuko da Goizeko 10:00etan. Herriko abere-merkatu plazan 11:00ak inguruan bilduko dira partehartzaileak.

Ospakizuna plazan izanen da. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, zirtzileria doi bat berritua izanen da aurten. Arrazoiak: belaunaldi aldaketak direla eta, batetik; eta bestetik, Burgaintziko txarangak eta dantzariek ekitaldirako espresuki sortu duten jauzi bat estreinatuko dutelako.

Zabalik elkarteko lagunek eguraldi ederra igurikatzen dute, beraz, Libertimenduaz eguzkian gozatzeko gogotsu daude.

Bazkarian parte hartzeko aukera asitzera eman dute antolatzaileek, eta lehenbailehen izena emateko prremia gogoratu. Hona deiaren lema: “Besta egun osokoa da! Inauteriak bazkaltiarren jokoa behar du baitezpada!”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libertimendua
2024-02-13 | Euskal Irratiak
Oier Araolaza
"Libertimenduak herrietako harremanak erregulatzeko eta egituratzeko tresnak dira"

Nehoiz baino negu epelagoa izanik ere, ihauteek udaberriari dei eginen diote. Ihauterietako asteburu gotorrena heldu da. Irisarrin Donibane Garazin, Donostiako Añorga auzoan edota Iruñean libertimenduak izanen dira, Irurin maskaradak eta Lapurdiko hamaika herritan... [+]


Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz

Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude