Lekeition gaztetxea sortu dute

  • Lekeitioko Gazte Asanbladak apirilaren 9an Pascual Abaroa etorbidean okupatu zuen eraikina Gaztetxe bilakatu dutela iragarri du. Larunbatean antolatu duten kalejira baten ostean herritarrei ateak ireki eta eraikina txukuntzeari ekin diote auzolanean.


2019ko apirilaren 15ean - 10:34
Argazkia: Lekeitioko gazte asanblada
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lekeitiok izan duen azken gaztetxearen eraikin bera da okupatu berri dutena. Herriko Abaroa jauregi historikoaren ondoan dagoena da, zaintzailearen etxea zena. 2013an gazteak Fraileen etxeetatik indarrez aterarazi zituzten eta orduan, Abaroa Jauregira aurrena eta ondoren egunotan berriz okupatutako eraikinera mugitu ziren. Han urtebete inguru izan ziren, harik eta udal gobernuarekin izandako tira-biren ostean etxea hustu zuten arte.

Gaztetxe berria zapalkuntzari eta herriko problematikei “soluzio errealak planteatzen hasteko lehen pausoa” dela azpimarratu dute. Gazte asanbladako kideek, lan ezengonkortasuna, praktiketako kontratua, institutuko diziplina militarra, sare sozialei lotutako harremantze ederua, hipersexualizazioa eta prekaritatea aipatu dituzte, besteak beste, Lekeition aurre egin beharreko gai gisa.

Euskal Herri osoan "ematen ari den gaztetxeen eta okupazioaren zabalpen eta birkonfigurazio prezesuan" Lekeitiko gaztetxetik haien ekarpena egitera datozela adierazi dute.

Hurrengo asterako lan egunak antolatu dituzte gaztetxea erabilgarri jartzeko: egunero 10:00etan. Ostiralarerako bertso-kantu gaua eta larunbaterako Sustrajah herriko taldearen kontzertu akustikoa antolatu dituzte.

 

 

Argazkia: Lekeitioko gazte asanblada

 

 

 

 


Gaztetxeak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.