Lau gazte nafarren atxiloketa eragozteko Herri Harresia deitu du Eleakek

  • Datozen egunetan Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako lau gazteren aurkako epaia aztertuko du. Egoera horren aurrean eta Urtza Alkorta atxilotu berri dutela, herri harresia eraikitzeko deia luzatu du Eleak mugimenduak.


2013ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nafarroan azken aldian egon diren epaiketa politikoen artean Burlatako gazte batzuena izan da. Hemen, epaiketa salatzeko egindako prentsaurrekoa (argazkia: info7.com)

Iazko ekainean ezarri zieten sei urteko kartzela zigorraren aurrean helegitea jarri zuten Mikel Jimenez, Xabier Sagardoi, Maider Caminos, Aritz Azkona eta Luis Goñi gazteek. Jimenezek kartzelan jarraitzen du, eta gainontzeko lauak aske. Epaitutako gazte nafarrek leporatu zaizkien delituak egin izana ukatzen dute, eta euren aurkako prozesua “jazarpen politikoa helburu” duen operazio baten ondorioa dela diote. Segi eta Ekineko kide izatea leporatzen zaie; eta inkomunikatuta egondako egunetan tortura jasan izana salatu zuten.

Eleak mugimenduak adierazi du epaiketa salbuespeneko politikak ahalbidetutako auzi judiziala dela, ideien kriminalizazioa helburu duena. Bestalde, nazioarteko zenbait eragilek Espainiak adierazpen eta ideologia askatasuna ez duela errespetatzen salatu dutela aipatu du.

Horren harira, bost gazteak babesteko “elkartasun sare herrikoia” eraikitzeko deia zabaldu du Eleakek. Maiatzaren 23an arratsaldeko 18:00etan Iruñeko Txantrea auzoan eskubide zibil eta politikoen alde egingo den herri batzarrean parte hartzeko gonbita luzatu du. Bertan, gerora antolatuko den herri harresiaren forma eta izaera adostuko da.

Nafarroako azken auzi politikoak

Eleakek gogora ekarri ditu, bestalde, Nafarroan azken hilabeteotan izandako auzi politikoak. Batetik, otsailean Burlatako lau gazte epaitu zituzten, torturapean ateratako adierazpenetan oinarrituz Segiko kideak izatea egotzita. Apirilean Ernesto Praten aurkako epaia izan zen, Segiko kidea izatea egotzita baita ere. Hilabete berean, 2009ko Korrikan presoen aldeko kartelak erakusteagatik espetxe zigorra ezarri zieten bost pertsonari. Maiatzean, azkenik, antsoindar baten aurkako epaiketa egin zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Iruñea
Luis Goñi askatu dute
Ehunka beso Euskal Herrira bueltatzean besarkada erraldoiez estutzeko

Zazpirak eta hamar inguruan, bi suzirik hasiera eman diote Barañaingo bi plazatatik abiatu diren zutabeei. ‘Etxera’ lelodun pankarta bana buruan, presoak Euskal Herriratzearen aldeko oihuak entzun dira Udal plazara bidean.


2016-05-23 | ARGIA
Iruñeko herri harresiak babestu zuen Luis Goñi ekainaren 2an askatuko dute

Luis Goñi barañaindarra ekainaren 2an askatuko dutela iragarri du sare sozialen bidez Askeguneak. Almerian dago preso egun, bere etxetik 942 kilometrotara. Topatuk jaso duenez, "Hator besoetara-etxera!" lelopean mobilizatzera deitu dute Barañainen.


Iruñeko Herri Harresiaren ondoren

Aske Guneak edo Herri Harresiak antolatu dituzten gizarte taldeek, “dena da ETA”ren estrategiari desobedientziaz aurre egitea erabaki zuten ezker abertzaleko hainbat sektorek.


Iruñeko herri harresia, desobedientziaren bide zaila

Espainiako Poliziak 12 orduz atzeratu behar izan du Luis Goñiren atxiloketa. Iruñeko Alde Zaharrean izan da Barañaingo gaztea, kalean, Espainiako Justiziari desafio eginez. Azkenean astelehen goizaldeko 01:30ean, operazio azkar eta erasokor batean atxilotu... [+]


Eguneraketa berriak daude