"Umorea gustatzen zait nik egiteko, herriz herri joateko esaterako. Joan izan naiz gauza serioekin, baina ez dut uste Ikaztegieta edo Alkiza baterako, adibidez, egokia denik. Hango jendeak agian ez du inoiz antzezlan bat ikusi eta ez dauka ohiturarik. Orduan, ez zara Hamletekin joango (...) Bakarrizketa aktore baten erronkarik zailena da ordubetekoa baldin bada, baina bost minutukoa ez. Club de la Comediarekin hasi ziren, funtzionatu egin du eta gauza batek funtzionatu egiten badu denak gauza bera egiten hasten dira. Erre arte, jendea aspertuko da eta ez da egongo monologorik". (2002ko abendua, 35. zbk)