Laborantza Ekosoziala topaketak egingo ditu Herribiltzak martxoaren 18an Behorlegin

  • "Esplotaziorik eta kutsadurarik gabeko nekazaritza, euskaraz" lelopean Laborantza Ekosoziala deitu topaketa burutuko du datorren larunbatean, martxoak 18, Herribiltza taldeak Nafarroa Behereko Behorlegin, taldearen lan-ildoetako bat den Buruaskitasunerako Baratzeak sustatzeko.

Behorlegiko 'Euskaledonia' etxaldean duela bi urte, Zapatistek emandako haziak ereiten. Argazkia: Odei Etxeberri Bimboire.

2023ko martxoaren 13an - 10:00
Azken eguneraketa: 11:44

Herribiltzak otsailean zehar burutu dituen ekintzak osatuko ditu larunbatekoarekin. Izan ere, otsailaren 4an Donibane Garazin Herri Jantegiaren lehen bazkaria antolatu zuten, 5ean Artean Buruaskitasuna Osasungintzan Eraikitzen Jardunaldiak burutu zituzten eta 18an Larzabalen "Euskal Herria ikastegia. Herria Haurren Hezitzaile” ekimenaren aurkezpen-eztabaida egin zen. Martxoaren 18an, goiz eta arratsalde Behorlegin Laborantza Ekosozialaren inguruan arituko dira. Aurreratu dutenez, gaitegi honen inguruan ariko dira:

Laborantza Ekosoziala: buruaskitasuna eraikiz, hemen eta munduan langileak esplotatzen ez dituen eta planeta suntsitzen ez duen nekazaritza garatzen, euskaraz.

Laborantza Ekosozialaren tresnak ezagutzen: lurra lantzeko, ildoak irekitzeko, landatzeko, uzta egiteko, kimatzeko, txertatzeko...

Lur lanean gorputza malgutu eta indartu: beroketa eta luzaketa ariketak, gorputzaren kokapena lanean...

Laborantza Ekosozialaren hazien ekoizteko, Buruaskitasunerako Baratzeen Sarea eraikitzen: hazi eskaintza.

Tuberkuluak, elikagaiak egiteko eraldaketarik behar ez duten landare ekosozialak: taro, Helianthus tuberosus, patata gozo eta lur-udare landaketak.

Laborantza Ekosozialaren abere hazkuntza.

Jardunaldia Behorlegiko Euskaledonia etxaldean eginen dute.

Euskararen alde

Otsailean beste ekintza bat gehiago ere egin zuen Herribiltzak: azaroan Iparraldean protesta gisa desagerrarazitako bide-seinaleak Bizkaiko Portugaleten laga zituzten bistan. Agiri batean honela argudiatu zuen bere ekintza Herribiltzak: "Euskara hiltzen duten bide seinale taulak kendu eta Portugaleteko Bizkaia Zubiaren ondoan ezarri ditugu. Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu: gure eguneroko aktibitate guziak euskaraz egiteko posibilitatea ukan nahi dugu! (...) Euskal Herrian, lehenik eta nagusiki euskaraz!”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi Baratzea
Bittor Barandiaran. Lekuan lekukoa, garaian garaikoa
“Arrainarena edo okelarena baino askoz ere mundu gozagarriagoa da barazkiena”

Kax-kax jo dut etxolako atean, segituan ireki didate. Bi musu emateko prest nengoela eskua luzatu dit Bittor Barandiaranek. “Ala, ze ongi”, pentsatu dut. Ederra da barnea eta leihoen bestaldekoa, basoak inguratzen du garaian jatetxe izandako elkarte gastronomikoa... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


2025-03-19 | Estitxu Eizagirre
Bizi Baratzea Orria: ARGIAk abiatu duen aldizkari berria, Bizi Baratzea proiektuaren 10. urteurrenean

Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


2024-11-18 | Garazi Zabaleta
Bizi Baratzea
Durangoko Azoka, bagoaz

Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


Eguneraketa berriak daude