Kutxako Fototekako 316 argazki ikusgai Donostiako Kubo aretoan

  • Donostiako Kutxa-Kubo aretoan Kutxako Fototekako 316 argazki daude ikusgai, Phocus. Bilduma baten argazkia izenburupean. Besteak beste, Robert Capa, Julia Magaret Cameron, Jose Frisuelos, Jeremiah Gurney, Giuliano Mezzacasa eta Robert Doisneuren irudiak bildu dituzte maiatzaren 13ra arte zabalik izango den erakusketan.


2012ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
'Umea bizikletan' (Jose Frisuelos, 1991)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Museo nagusiak erakunde edo instituzio handiak balira bezala hartzen dira, kokaturik dauden gizarteetako errealitateen notario gisa dihardutenak. Eta aldeak gorabehera, horixe da Kutxa Fototekak lortu nahi duena", dio Juantxo Egaña komisario duen erakusketaren afixak, "gure lurraldearen historia iragan berriaren oroimen nagusi bihurtzea, eta argazkilari bikainen eskutik, gure jatorrizko eszenatoki edo jokalekuak erakustea gipuzkoar guztiei, egin gaituzten gertaerak, gure arbasoen sehaska izan ziren geografiak eta gure tradiziorik onenaren mugarri diren gertakizunak, handiak nahiz txikiak. Erakusketa hau gure iragana erakundetzeko, gure oraina ulertzen laguntzeko eta baita ere, zergatik ez esan, gure etorkizuna zirriborratzeko Kutxa Fototekaren ahaleginaren adibide bat da".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude