EOS

Kulturaren agertoki berria

  • Hondarribian (Gipuzkoa) iaz amaitu zuten Itsas Etxea Auditoriumaren eraikuntza. Lehen kale animazioetan ageri zen kulturak bere gunea du, eraikin berria. Herriko taldeen elkargunea izan eta erabilera anitz ematea du helburu Udalak, eta 408 lagunentzako edukiera duen auditoriumak kulturaren erreferente izatea da asmoa.


2012ko ekainaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
408 lagunentzako tokia du Itsas Etxea Auditoriumak.

Karlistaldiak amaitu ostean, Hondarribian berpizkundea izan zen eta hiri berria eraiki zuten; zehazki, Portu auzoa bihurtu zen hirigune. 140 urteren ostean, erdigune bihurtutako inguru horretan kultura garatzeko auditoriuma eraiki dute. Urte osoan zehar kultur proposamen ugari izaten dute herrian, eta orain arte kalean izaten ziren, baina eraikin berriarekin beste bide bat ireki nahi izan diote kulturari.

Jarduera horiek indartu asmoz hasi ziren, 2010. urtean, 408 lagunentzako edukiera eta 1.200 metro koadro duen Itsas Etxea Auditoriumaren eraikitze lanak, herriko kultur eta musika elkarteen agertokia izateko xedearekin. Bertan emanaldi eszenikoak, musikalak eta ikus-entzunezkoak egingo dituzte. Besteak beste, musika arloan hiriko elkarteen kontzertu instrumental eta bokalak eskaintzen dituzte, baita kontzertu didaktikoak, heldu eta haurrei zuzendutako antzerki saioak, hainbat dantza estilotako emanaldiak eta zinemagintzan eta bideogintzan oinarritutako ekitaldiak ere. Esate baterako, 25 urte geroago zinea itzuli da Hondarribira, euskarazkoari garrantzi berezia ematen zaiolarik.

Ireki zutenetik era guztietako jarduerak izan dira eraikinean; besteak beste, antzerki emanaldiak (Errautsak, Vaya Semanita, Kafe txinatarra obraren estreinaldia, PaGAGnini), haurrentzako emanaldiak, filmak, kontzertuak (Nazioarteko Gitarra Jaialdia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Ruper Ordorika...) eta bestelakoak, Euskadiko Pintxo Txapelketa esate baterako.

Herritarren erabilera xede

Udaleko ordezkariek diotenez, kultur ekoizpenak eskaintzeko eta euskarazko sormena bultzatzeko gunea izango da Itsas Etxea, horregatik kontuan hartuko dute urtero euskarazko emanaldien proposamen-sorta eta ahalegin berezia egingo dute programatzen.

Hondarribiko Udaleko Kultur zinegotzi Txomin Sagarzazuren esanetan, helburua Itsas Etxeko Auditorioa Hondarribiko kulturaren erreferentea izatea da. Hondarribiko kultur eragileek azpiegitura hori euren etxea balitz bezala erabiltzea gustatuko litzaieke, mota guztietako ekitaldiak eskaintzeko. “Itsas Etxea Auditoriuma hondarribiarren arte sorkuntza eta adierazpidea bultzatzeko eta gauzatzeko aretoa da”, dio Sagarzazuk

Kalean ere kultura

Kaleko jarduerak izan dira orain arte kulturaren gunea Hondarribian. Urtean zehar data jakin bati lotuta Euskal Herrian egiten diren ohiko jarduerez gain, Hondarribian herriko ohiturei lotutako beste zenbait egun erabiltzen dira kultura sustatzeko, batez ere udan.

Uztaila erdian –aurten hilaren 12tik 15era bitartean– Hondarribiko Blues Jaialdia egiten da. Ekitaldi erakargarria izaten dela azpimarratu du Txomin Sagarzazuk. Iaz, esaterako, Raimundo Amador musikaria aritu zen, jende askoren aurrean. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.

Kutxa entrega

Santiago Eguna ere oso errotuta dago herrian. Udan atunak biltzen aritzen diren arrantzaleak Santiago bezperan herrira itzuli eta ospakizuna egiten dute. Ekitaldi erakargarria gauzatzen dutela dio Sagarzazuk, “Kutxa entrega” izenekoa: arrantzale baten alabak kutxa buru gainean daramala elizara joaten dira, eta han arrantzaleen kofradiako urteko kontuak egiten dituzte. Bueltakoan, Arrantzaleen Hermandade historikoaren aurrean, Kutxa oraindik buru gainean duela, emakumeak jira eta bira egiten du. Kondairak dio zenbat eta buelta gehiago eman, hainbat eta urte oparoagoa izango dela arrantzan.

Herriko kultura gehiago indartu asmoz, udarako Kultur Etxea irekiko dute Alde Zaharraren bihotzean. Aldi berean Musika Eskola, Musika Bandaren egoitza eta txistularien etxea izango da eraikina, eta 100 lagunentzako auditorioa izango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EOS
Amalgamaren edertasuna

Euskadiko Orkestraren azken abonu-kontzertuan, Handiena izenekoan  –programa osatzen zuten bi obrei erreferentzia eginez– estiloen kontrajarritasuna eta soinu-bizipenen aurkakotasuna izan zen, zalantzarik gabe, topaketaren gauzarik erakargarriena.

Hasteko,... [+]


2013-01-29 | ARGIA
Euskadiko eta Bilboko orkestrak fusionatzea proposatu du Jose Luis Bilbaok

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadiko (EOS) eta Bilboko (BOS) orkestra sinfonikoak fusionatzeko proposamena luzatu dio Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari. Bat egiteak "onurak" ekarriko lituzkeela dio Bilbaok, eta "traumarik gabeko... [+]


2012-10-23
Ikusgarria

Kontzertu ederra eskaini zuten Euskadiko Orkestrakoek abonu-denboraldiaren bigarren saioan. Esan genezake irudia, inpresionismoa eta deabruzko erritmoa –nahasketa ikusgarria– izan zirela protagonistak.


2012-10-03
Kutixia

Ze egitarau polita Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi berria hasteko! Agian koherentzia gutxikoa, bai, baina ederra, dudarik gabe. Halere, eskaintzen diren obren edertasuna ez da nahikoa taxuzko kontzertu bat emateko. “Taxua” behar da, sasoia. Eta hori... [+]


2012-08-22
Hamar puntu

Bai horixe, hamar puntu merezi izan zituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Musika Hamabostaldian eskainitako kontzertuarengatik. Egitaraua erakargarria izan zen, oso, baina horrez gain, soinuaren oreka eta interpretazioaren dotoretasuna eta sakontasuna izan ziren ezaugarri... [+]


Eguneraketa berriak daude