ETBko administrazio kontseiluko bileran hala adostuta, Kristina Zoritak hartuko du Euskadi Irratiko albistegiak zuzentzeko ardura. Gaur hartuko du Aurkene Iturriotzek Donostiko Gotzaindegian lan egiteko utzitako kargua kazetari donostiarrak. Kristina Zorita EHUko Kazetaritza Fakultateko lizentziaduna da eta 1992. urtetik hona ETBko albistegietako erredakzioan egin du lan. Nazioarteko politika sailan egin du lan gehiena Kosovon, Montenegon edo Gibraltarren, besteak beste, berriemaile berezi gisa aritu izan baita.