Aurreko sarekadan trikitixaren sorrerari eta hedapenari buruz hitz egin genizuen eta oraingoan trikitixaren garapenean eta etorkizunean jarri dugu begirada. Horretarako, Kristina Solano trikitilaria elkarrizketatu dugu.
Kristina Solano 32 urteko ereñozuarra betidanik egon da trikiti munduarekin lotuta. Hamahiru urterekin trikitia ikasten hasi zen eta 17 urte zituenerako Villabonako Martin Musika Eskolan ziharduen trikitixa eta pandero irakasle laguntzaile moduan, hasieran, eta irakasle moduan, gerora. 2001. urtean M-n Ezten triki-pop taldea sortu zuen Amaia Orejarekin batera eta, 2004. urtean, bere K.S. taldea Euskadi Gazteko maketa lehiaketako irabazlea izan zen. Urte berean Fermin Muguruzaren Kontrabanda Komunikazioa Tour-ean parte hartu zuen. Egun, Solano Musika Eskolaz arduratzen da, baita beste herrietan ematen dituen trikiti eta pandero klaseetaz ere. Horrez gain, bestelako kolaborazioak eta proiektuak ere esku hartean ditu, hori bai, beti trikitiaren ingurukoak.
Nola ikusten duzu egungo trikitixaren egoera, oro har? Asko hitz egiten da trikitixa lanbidearen krisiaz, egoera hain larria dela uste duzu?
Krisia igaro dela iruditzen zait niri; duela lau urte, gutxi gorabehera, erromeriei dagokienez beherakada egon zen, baina horri buelta ematea lortu da. Nire inpresioa da gaur egun trikitixa lanbidea berriz gorantz doala; horren erakusle argia da trikitixa eskoletako ikasle kopurua hazten joatea eta trikitixa diskoak argitaratzen jarraitzea. Gainera, oraindik ere txapelketa asko egiten dira eta herrietako festetan trikiti emanaldiak mantendu egin dira. Plazetan, era berean, gero eta jende gehiago ikusten dut.
Aipatu moduan, duela lau urte beherakada eman zen, baina hori ez da herri txikietan nozitu –Baliarrainen eta Abaltzisketan, kasu–, trikitiak hauetan indar handia izan baitu betidanik eta, egun ere, hala izaten jarraitzen du. Bestalde, herri handiagoetan trikitia apurka-apurka suspertzen ari da.
Krisia gainditu dela diozu, baina trikitixa txapelketak lehen oso ohikoak baziren ere, egun badirudi ez dela ia txapelketarik antolatzen eta nazioarteko trikiti jaialdiak gero eta ohikoagoak direla. Zergatik da hori?
Ez zait iruditzen txapelketa gutxi daudenik egun. Izan ere, 14-15 urteetako trikitilarientzat urtean sei bat txapelketa antolatu ohi dira. Hori bai, egia da 18 urte gorakoentzat aukera gutxi dagoela. Bestalde, nazioarteko trikiti jaialdiek hemengoa kanpora eramateko eta guk kanpokoa ezagutzeko parada ematen dute. Arrazoi hau dela medio iruditzen zait egin dutela nazioarteko trikitixa jaialdiek gorantz, musika elkartrukatzeko aukera eskaintzen dutelako.
“Lehen umeak trikiti eskoletara joaten ziren Gozategi eta Alaitz eta Maider ikusi zituztelako erromerietan eta euren urratsak jarraitzeko. Egun, ordea, ume askok musika tresna bat aukeratzerakoan trikitixa hautatzen dute gure kulturako sinbolo bihurtu delako”; Iker Goenagaren hitzak dituzu horiek, zu aspalditik trikitixa irakasle zaren aldetik, iritzi horrekin bat zatoz?
Umeek beti egiten dituzte gauzak imitatzeko eta hori ez da aldatu. Haurrek ikusten dutena egiten dute eta, hortaz, euren inguruko norbaitek trikitia edo panderoa jotzen badu, ziurrenik ume horrek ere trikitia edo panderoa ikasi nahiko du. Beraz, ez nator bat Ikerrekin euskal kulturako sinbolo delako hasten direla instrumentu hau ikasten dionean. Izan ere, eurek ez dute hori barneratua, bai, ordea, beren gurasoek eta, honenbestez, ziurrenik beraiek transmitituko diete trikiti zaletasuna beren umeei. Hori bai, gerora jarraitzen badute, gustuko dutelako izango da, ezbairik gabe. Azken finean, haurraren inguruko giroak baldintzatuko du ume horrek izango dituen zaletasunak, hein handi batean.
Trikitiak azken bolada honetan aldaketak izan ditu, tradizioarekin nolabait apurtu eta modernizazioari ateak ireki zizkioten Kepa Junkerak eta Joseba Tapiak, esaterako. Zein iritzi duzu honi buruz?
Oso ondo ikusten dut eman den garapena eta modernizazioa, trikitiak aurrera egin behar baitu, atzean geratu nahi ez badu behinik behin. Instrumentu oro garaira egokitu behar da eta, beraz, baita trikitixa bere ere, hori bai, nondik datorren eta bere erroak zein diren ahaztu gabe.
Egun, askoz trikiti talde gutxiago daude eta daudenak oso desberdinak dira elkarrekiko. Hori zergaitik den? Gero eta aldaketa eta berrikuntza gehiago sartzen direlako taldeetan. Gero eta gauza gehiago probatzen dira eta arriskatu ere gehiago arriskatzen da. Emaitza jendearen gustukoa izan daiteke, edo ez, baina behintzat hor geratzen da saiakera.
Triki-rock, triki-pop, triki-hip-hop, triki-punk… egun modan dauden trikiti estiloak dira, baina nola konbentzitu garai bateko jendeari hori ere trikitixa dela eta trikitixak ere garatu behar duela?
Konbentzitzea oso zaila da, pentsa nire aitak trikitiaren garapen guztia ezagutu du eta, etxean, nire anaiarekin eta nirekin bertatik bertara bizitu izan du, baina, halere, trikitixa tradizionala babesten jarraitzen du. Ez da batere erraza garai bateko jendea konbentzitzea eta, gainera, iruditzen zait ez dela konbentzitu behar, bakoitzak bere modura uler eta disfruta dezala trikitixa!
Triktixaren garapen honen ondorioz, talde berri asko sortzen ari dira, Esne Beltza, Gose, eta abar. Hau egoki ikusten dut publikoa bera ere ugaritzen eta zabaltzen delako. Trikitixa tradizionalak publiko zehatz bat erakartzen du soilik, mugatua, baina, era berean, fidela. Tankera honetako musikarekin, baina, bestelako publiko batengana irits zaitezke. Publikoa jada ez da trikitia entzutera zuzenean joango, baina horrek ez du zertan txarra izan.
Trikitixak etorkizunean zein bidetik joan behar lukeela uste duzu?
Nik etorkizuna trikiti talde berri hauetan ikusten dut. Alabaina, trikiti tradizionala mantentzea ezinbestekoa ikusten dut. Beraz, etorkizuneko trikitixak bi joera hauek uztartu beharko lituzke.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".