Ekainaren 20an eta 21ean heavy metalaren jaialdi berri bat izango da Bilbon: Kobetasonik jaialdia. Bilbao BBK Live jaialdia baino bi aste lehenago ospatuko da jaialdi berria eta ondorioz, bigarrengoaren azpiegiturak aprobetxatuko dituzte. Jaialdian, heavyaren historiako bi talde ospetsu izango dira: Kiss eta Judas Priest. Gainera, egun bakoitzean beste zortzi talderen emanaldiak ere izango direla aurreratu dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, momentuz Kobetasonik aurten bakarrik antolatuko dute eta duen arrakastaren arabera edizio gehiago antolatu edo ez erabakiko dute.