Karlos Linazasorok irabazi du Erein-Euskadiko Kutxa saria


2007ko martxoaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erein-Euskadiko Kutxa saria Karlos Linazasororen Diotenez narrazio bilduma esperimentalari eman diote. Egilearen esanetan, "liburu zaila" da, "oso ipuin metaforikoak dira". Horregatik, epaimahaikideei "ausardia" eskertu die idazleak. Donostia Opera Prima saria berriz, Aitziber Etxeberriak irabazi du 31 baioneta nobelarekin. Lan saritu horrek 1813ko Donostian, gerra giroan, kokatzen du irakurlea. Karlos Linazasorok 24.000 euro eta Alvaro Matxinbarrenaren obra bat jaso ditu. Aitziber Etxeberriak, 9.000 euro eta Ramon Ruiz Cabestanyren obra bat. Bi lan sarituak apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna, baino lehen argitaratuko ditu Ereinek.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude