Joxe Ramon Elortza euskaltzale eta kooperatibazalea hil da

  • Euskaltzalea, kooperatibazalea eta elkartasun proiektuetan laguntzaile izandako Joxe Ramon Elortza Gorosabel arrasatearra hil da uztailaren 15ean, "lasai eta bere organoak emanez" senideek adierazi dutenez. Gizon maitatua eta askok estimu handian zutena, haren heriotzaren berriak pena handia eragin du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 17an - 09:09
Joxe Ramon Elortza zendu da. (Goiena)

"Etxekook bihotzez eskertzen dugu egunotan jaso dugun maitasun guztia, oso lagungarri zaigu", adierazi dute senideek, eta gaineratu loreak eta eskelak baino nahiago dituztela ekarpenak bideratzea euskalgintzara eta Mundukidera, "hala nahiko luke berak". Hileta elizkizuna eguaztenean izan da Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Langile nekaezina

Aitak lan egiten zuen ELMA enpresan hasi zuen bere lan ibilbidea 1967an, eta han zegoela On Jose Maria Arizmendiarrietaren deia jaso zuenu Eskola Profesionalera joateko. Arizmendiarrietarekin izan zuen harremanak asko indartu zuen Elortzak berezko izan zituen balio humanista eta kooperatiboak. Eskola Profesionaleko ikasleen egoitza sortzerakoan, kudeatzaile gisa aritu zen lehen urteetan, eta handik Alecoop-era joan zen, giza baliabideen arduradun izateko.

1980an, kooperatiben mundua utzi eta San Frantzisko Xabier Ikastolaren zuzendari lanetan hasi zen. Bost urte egin ostean, Caja Laboraleko Ikasbide arlora pasatzen da, besteak beste, Tu Lankide aldizkariaren edota Otalorako ekintzen arduradun izateko. Lau urteko jarduna egin ostean Ikerlan enpresan egin zituen ibilbide profesionaleko azken 15 urteak. Bertan aitzindari izan zen enpresa mailan euskararen presentzia indartzeko ahaleginean, eta Ikerlanen esperientzia horretatik beste hainbat enpresek edan zuten.

Euskara zuen maite eta Joxe Aranzabalek gogoan du Arrasate telebistan hasieratik jardun zuela. Beranduago, Goienaren Errektore Kontseiluko kide ere izan zen, eta ohiko kolaboratzailea telebistan zein aldizkarian.

 

 

ATBko hasierako taldea, teknikariek eta aurkezleek osatua; Joxe Ramon Elortza eskuinean, jarrita (1990eko otsaila).

 

 

Askotariko elkartasun ekintzetan hartu zuen parte bere bizitzan zehar, baina horietako azken uztailaren 8an izan zen. Debagoieneko Berrikuntza Plataformako bilera batean parte hartzen zebilen, Goi Eskola Politeknikoan. Une batean ondoezik sentitu zen, eta ostean, heriotza eragin dion garun isuria izan zuen.

Familiakoen hitzak

"Pertsona zuzena, justua, humanista, zintzoa, koherentea, solidarioa, kausa nobleen defendatzailea, langile nekaezina, albokoa laguntzeko beti prest zegoena, Arizmendiarrietarekin batera aritutako kooperatibista amorratua, antolatzailea, eta animatzailea zen Joxerra. Baina, batez ere, euskaltzale eta abertzale peto-petoa, Euskal Herri euskaldun eta independente batekin amets egiten zuena". Hitz horiekin definitu dute senitartekoek.

"Senar, aita, aittajaun, anai, osaba lankide eta lagun eredugarria. Zure bizitza jarraibide ederra izan da guretzat. Harrotasunez beteta gaude ezagutu zaitugonok. gugan zaude eta egongo zara. Zuk askotan esaten zenuen bezala, Aurrera Bolie!".


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude