82 urterekin hil da Joxe Leunda Agirre (Urretxu, 1937), Gipuzkoako Erlezain Elkartean erreferenteetako bat izana eta Goierriko EHNEko baserritarren artean oso estimatua, ezker abertzalearen ildoko gizona. Urte eta erdian agure sasoikoa izatetik endekapen handira eraman duen gaixotzeak eraman du Joxe. Globalizazioak gure erleak lehenik barroa akaroarekin eta berrikitan liztor asiatikoz nola izorratu dituen saminez probatua, giza abereon artean orain hedatu den Covid-19aren zain egon nahi izan ez balu bezala joan da, isilik.
Urretxuko Deskargabarrena baserrian gerra zibil betean jaioa, zazpi senideko familia batean harotz egin zen Joxe. Garai hartan Gipuzkoako Goierriko baserrietan nola bizi zen ezagutu nahi duenak, Ahotsak.eus webak bildutako lekukotasunen artean entzun ahal izango ditu Leundaren bizipenak.
Patuak nahi izan zuen gaztetan lan-istripuz eskuineko eskua galtzea eta hala ere ia heriotzaren ordua arte harotz lanetan ezagutu dugu Joxe, esku ezkerraz bezala eskuineko eskuturrari egokitutako mailu edo beste tresnaz. Hark Urretxuko gain eder batean, Paxkaxio-zelai izeneko parajean bere erleentzako bere eskuz zur hutsez eraikitako garai ponpoxoa izan da Gipuzkoako erlezainen ikonoetako bat.
Gipuzkoako Erlezain Elkarteko kide beteranoetako bat, erle kontuetan izatezko bikotea osatzen zuen 2018ko urrian hil zen Luis Mari Intza oñatiar Tolosaratuarekin, harekin batera elkartearen garai gozoenak bezala garratzenak lehen lerroan ezagutu eta zenbait aldiz sufritua. Leundak irribarre txikiz esan ohi zuen bien proiektuetan Intza baldin bazen "kanpo harremanen arduraduna", berari zegokiola lan praktikoa, esperimentuak errealiate bihurtzea, gaztelaniaz bere esanahi bikoitzez deitzen zuena "trabajo de campo". Hala parte hartu zuen Leunda baseritarrak Euskal Herrian apiterapia sustatu eta mundutik, batik bat Latino Amerikatik, Hugo Aguirre, Julio Cesar Diaz eta beste zenbait doktore apiterapeuta ekartzeko lanetan.
Atzerriko arrazei hobetsita bertako Erle Beltza sustatu ondoren, azken dozena bat urtetan Intzarekin esperimentu berezia antolatu zuen hurrengo urrats bat antolatzen: azken mende eta erdiko erlezaintzak tamainuz hazi arazi ostean gure artean berriro Apis Melliferari jatorrizko neurrietara txikiagotzen laguntzea. Gaia ARGIAk 2008an laburbildu zuen "Nork erabaki zuen erle txikia handitzea?" kronikan. Tamaina txikiko erlea, berez gure betiko Erle Beltza dena jatorrizko neurrietara itzultzen laguntzea, apikulturan hautu minoritarioa izanagatik bai da gai bat hainbat erlezain kualifikatuk lantzen dutena, artikulu hartan azaltzen zenez. Intza izan zen Gipuzkoan horretan hasteko pista aurkitu zuena Kanariar uharteetan: Stephan Braun erlezain aleman erbesteratua da gaiari buruzko informazio asko edukitzeaz gain gaztelaniaz zabaldu duen lehenetarikoa.
Norbaitek jakin badu zer den ahaleginean huts egin eta berriro lanari ekitea irtenbidea lortu arte, Joxe Landa izan da hori. Erle txikiarekin baino erle txikiaren bila esperimentatu dute Intza eta biek bai beren eta bai lagun eta senideen lur-sailetan antolatutako erlategietan, Urretxun, Oñatin eta beste. Azkenean, 2018an Joxek bildu nahi izan zuen aurreko dozena urtean esperimentatu eta ikasitakoa idatzi batean eta hori kazetari erlezale batek lagunduta azkenean 2019 hasieran entregatu zion Gipuzkoako Erlezain Elkarteari, gaia oso garrantziakoa delakoan erlezainentzat baina are gehiago gure Erle Beltzaren biziraupenarentzako, zeina baita esatea inguruko landare, sastraka eta arbolen polinizaziorako.
Azken urtean osasunean gainbehera azkarra nozitu zuen Joxe Leundak, 82 urterekin hil den arte. Harekin hilabeteotan egoteko zortea izan dugunok gogoan edukiko ditugu nahasmenduaren arten nola tarteka tximista txikiren argitzen zuen Joxe, halako zirtoa bota edo baita beste bati entzundako txistea osorik hasi eta buka kontatzeko bezain argi. "Medikua etorri zait eta despedidan esan dit: 'Ea berriz noiz ikusten dugun elkar!' eta nik esan diot 'Eta hala ez bada, ez dadila niregatik izan". Betiko osaba Joxe!
Erlezain aitzindari izan den aldetik, kukuak ez dio oker jo azken urtean: 2019tik abian jarri da Gipuzkoako Erlezain Elkartean lan talde berezi bat erle txikia zabaldu eta berarekin probak egiten hasteko. Lan talde horrek jaso ditu Leundaren erleak eta baita, familiak donazioa eginik, zenbait material baliotsu ere. Joxe joan den garaitsuan ari dira indartzen eta ugaltzen erle txikizko kofoinak, aurten lan taldeko erlezainek ugalduta pare bat dozena kolonia bihurtuko direnak. Aita baino gozoago zaindu duten iloben babesa eta erlezain gazte koadrilla bere lanari segida ematen... ez zuen despedida hoberik nahiko.
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]