Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko militante historikoa atzo eguerdian atera zen Martuteneko espetxetik. 75 urteko bergararra 2009ko irailaren 30etik preso zen 18/89 makro-epaiketa medio, eta Espainiako estatuko presorik zaharrena zen. Ehunka politikari eta dozenaka eragilek eskatu dute bere askatasuna azken hilabeteotan "Jose Luis Elkoro Libre" herri ekimenak bultzatuta. 2007an prostatako minbizia diagnostikatu zioten. Bere osasun egoerak bultzatuta atera dute kartzelatik, nahiz eta kontrol neurri zorrotzak ezarri dizkioten.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!