"Apustu handia egin du ETB1ek denboraldi berrian. Aurten, programazioa sendotu egin dute saio eta telesail berriekin. Dena dela, ETB1ek duen arazo nagusia da beste kateek dituzten aurrekontuak. Aurten, inoiz baino gehiago arriskatu dute saio berriekin. Telebista baten itxura hartzen hasi da, eta emaitza onak jasotzen ari da (...) Euskarazko telebistak badu etorkizunik; apustua behintzat egin behar da. Baina ikusleek ere euskarazko telebistaren alde egin behar dute, bestela, zaila izango da". (2006/10/18)