"Bistan da liburuak ez duela bizi bere momenturik onena. Garai batean, izan ere, dirua egiten zen liburuarekin. Etxez etxeko bildumak saltzen eta, dirua egiten zen. Gaur egun gutxitu egin da liburu kontsumoa. Aisialdirako eskaintza hazi egin da. Telebista kateak, Internet… Gizartearen joera aisialdi pasiboa praktikatzekoa da, liburuak eskatzen duen jarrera aktiborik gabe. Bestalde, lehen kezka handiagoa zegoen. Irakurtzeak norbera osatu egiten zuen, jantzi –gaur egun ere bai–, baina premia hori guztiz barneratua zuen gizarteak, gaur ez bezala (...) Bilintxen egin nituen urteak nostalgiaz bizi ditut, bai. Oso momentu goxoak igaro nituen han. Harreman mordoa izan nuen jende askorekin, iritzi truke handia. Oroitzapen politak ditut. Gustura itzuliko nintzateke Bilintxeko salmahaira. Bezeroekiko harremana izugarri baloratzen dut, oso aberasgarria da".
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2109/gustura-itzuliko-nintzateke-bilintxeko-salmahaira/osoa