Jon Anzaren senideek zortzi orduko elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako

  • Jon Anzaren senideek zortzi orduko kontzentrazioa antolatu dute asteazken honetarako Donostiako Boulevardean: “Parisera joatea dagokigu desagerpenean izandako irregulartasunengatik Frantziar Estatuaren kontra salaketa jarri ostean”.


2015eko martxoaren 30ean - 12:03
Argazkia: Piztu.info
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jon Anzaren heriotzaren kasua dela eta, bista judizial bat egingo da Parisen apirilaren 1ean. Horren harira protesta antolatu dute Donostiako Boulevardean. 12:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da.“Gu Parisen gauden bitartean, herritarrak kontzentraziora joateko deia egin nahi dugu”, gaineratu dute.

Anzaren heriotzaren kasua dela eta, bista judizial bat burutuko da Parisen apirilaren 1ean. Horren harira agerraldi eta mobilizazio ezberdinak burutuko dira

Sei urte beteko dira laster Jon Anza desagertu zela. Senideek oraindik zer gertatu zen jakin naih dute. 2009ko apirilaren 18an ikusi zuten senideek Jon Anza azken aldiz. 2010eko martxoaren 11n jakin zen ofizialki hilda zegoela eta gorpua Tolosako (Okzitania) erietxe bateko gorputegian zegoela. Geroztik ikerketa ugari egin badira ere, gaur egun auzia artxibatuta dago.

Ikusi Piztu-k egin duen bideoa:


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!