Filma ikustera joan ginen. Zaleak gara, zinematik asebeteta gutxitan irteten garen horietakoak. Karteldegian genuen aukeratan, hau genuen ustez gustukoena, egokiena. Ez zigun huts egin. Euskaraz egin izanak ere izango zuen bere indarra gure erabakian, nekez izaten baita karteldegian aleren bat. Sala ilunean sartu ginen filma hasteko puntuan presaka. Aurre samar aurkitu genuen lekua, aretoaren erdia beteta zegoenaren seinale. Lehen minututik harrapatu gintuen filmaren gordinak, kartzelaren hotzen berri zekartzanak, herri honetan bere presentzia hain ohikoa denak, bukaeratik puska batera abandonatu ez gintuenak.
Ez da esfortzu nimiñoena egin behar, han deskribatzen direnak konpartitzeko eta bizitzeko. Agintarien eta beren morroien jukutriek eragindako minek minduta, musika izan nuen sendagai, bertako emakumeen egoera latzen eramangarri, musika sortzailea psikiatra bailitzan giza dramen putzu sakonen itogarrien jakitun. Filmaren bukaeran, azken hizkia joan bitartean argi ezak lagundu zigun arnasa gure onera ekartzen, isiltasunean inor ez zen mugitu filmak jarraitu izan balu bezala. Eta irtetean, nago, ikusleen arteko konplizitate ez aitortuak lagundu gintuen etxeraino. Balio izan zuen bidaiak, Saturraran ez daukagu urrun.
Nazio Batuen Ingurumen Programak (UNEP, ingelesezko sigletan) berrikitan plazaratutako txosten batek dioenez, superbakterioen agertze, kutsatze eta hedatzeari hesia jarri ahal izateko derrigorrezkoa da murriztea farma-industriak, laborantza industrialak eta osasungintzak sortzen... [+]
34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]
Euskal Herria okupatzen dituzten bi estatuetako metropolietan politika instituzionalaren aurpegirik gordinena erakutsi digute egunotan. Madrilen, Espainiako “ezkerreko” Gobernuak, bere hitza jan du eta ez dute Mozal Legea indargabetuko. Oposizioan zeudenean, PSOE... [+]
Eskarmentu handiko fotokazetaria da Gervasio Sánchez (Córdoba, Andaluzia, 1959). Aragoin bizi da, Zaragozan, baina munduko gatazka eta gerra-eremuak bisitatu eta bertatik informatzen du oso maiz. Heraldo de Aragón tokiko egunkariarentzat beti, eta audientzia... [+]