“Ipuinak, gizartearen isla direnez, aurrerantzean ere aldatuz joango dira”

  • Oihane Ugarteburu psikologian lizentziatu eta sexu-hezitzaileak Ipuinen funtzio pedagokikoa: balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko ikastaroan parte hartu du, Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen baitan.

    "Ipuinen balio edo funtzioak sinbolismoaren ikuspegitik daude landuta. Kolore gorria, adibidez, sexualitatearekin lotzen da garbi, baina Txanogorritxuren ipuina kontatzen diogunean umeari, horrek jasotzen du hori? Beharbada, beste interpretazio bat egingo du".


2011ko ekainaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Ipuinen helbura entretenitzea da, baina umeak beti jasotzen du zerbait (...) Ipuinean ikusten badugu emakumea dela etxeko lanak egiten dituena edota besteen zerbitzura dagoena, eta beti polit-polit egon behar duela gero printzeak aukera dezan... hori dena jaso egiten du haurrak. Ume eta hain ume ez direnak beren printze urdina bilatzen saiatzen dira gero (...) Ipuinak, betikoak izan arren, beste modu batean ere irakur daitezke (...) Ipuinak, gizartearen isla direnez, aurrerantzean ere aldatuz joango dira".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!