Inkestak: galdera espainolismoaren mesedetan


2012ko urriaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
2012ko Euskal Soziometroaren aurkezpena.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Euskal Herrian hiru talde nazional desberdindu daitezke autodeterminazioaren inguruko lehiari dagokionez; alde batetik, euskal nazionalistek osatzen duten gizartearen zatia, Euskal Herria autodeterminazio eskubidedun nazio gisa aldarrikatzen dutenek osatua, eta bestetik, hainbat sektore espainolista biltzen dituzten kategoriak, Espainia erreferente nazional dutenak edo nazionalista frantsesak, Frantzia dutenak erreferente. Baina, sentimendu nazionalen banaketa neurtzeko erabiltzen den adierazlea ez da zehatza (…). Formula (hainbat ñabardurarekin) txarra da, datuak interpretatzen laguntzen ez duten erantzun posibleak eskaintzen dituelako. Adibidez, CIS bezalako organismo ofizialek honela galdetzen dute: ‘Ondorengo zein esaldirekin identifikatzen zara neurri handiagoan? Espainiar bakarrik sentitzen naiz; espainiarragoa sentitzen naiz euskal herritarra baino; espainiar bezain euskal herritar sentitzen naiz; euskal herritarrago sentitzen naiz espainiar baino; euskal herritar bakarrik sentitzen naiz’".

"Galderak gutxi argitzen du inkestatu bakoitzaren sentimendu nazionalaren inguruan (aipatu ere ez du egiten). Donostian jaioa den nazionalista espainiar batengandik espero da espainiar bezain euskal herritar gisa identifikatzea (edo espainiarragoa euskal herritarra baino). Baina ez da espero euskal herritarra dela ukatzea, izan ere, nazionalismo espainiarrak Euskal Herria bere lurraldearen barnean sartzen du. Are gehiago, Euskal Herriaren sezesioaren aldeko mugimendu politikoak daudenez, zentzua dauka euskal herritar espainolistek indar handiagoarekin defendatzea euren euskal identitatea, horrela Euskal Herriaren espainoltasuna berresteko".

"Gauzak horrela, EAEn euskal nazionalistak eta espainiar nazionalistak lurralde berdinarengatik ari dira lehian edo, hain drastikoak ez izateko, segmentu biek etorkizun desberdina xerkatzen dute lurralde berdinarentzat. Hau da, lehia ez dago euskal herritar sentitzean edo ez sentitzean, nazio baten parte izanda euskal herritar sentitzean edo erregio baten barruko euskal herritar izatean baizik. Baina CISetik hasi, Euskal Soziometrotik eta Euskobarometrotik pasa eta hedabide batek eskatutako edozein enkarguzko lanetaraino, denek errepikatzen dute intentzio politiko argiarekin sortu zen eskema: identitate nazionalaren gatazka bigundu edo estaltzen saiatzea; izan ere, inkestatuari eskaintzen zaion graduazio zehaztugabearen bidez, jasotzen diren erantzunek ulertarazten dute ez dagoela konfrontazio handirik, elkarren kontrako identifikazio dei genezakeenaren ordez, espainiar nazionalitatea vs. euskal nazionalitatea, gehiengoak euskal identitatea eta espainiarra partekatzen baititu".

"Euskal Herriko identitate nazionalei buruzko edozein lan zorrotzek galdera argiagoak erabiltzea kontuan hartu beharko luke, ikerketa-objektuarekin lotuagoak (…) adibidez, ‘Zein da zure identitate nazionala? Euskal herritarra, espainiarra, besteak’; ‘Uste al duzu Euskal Herria nazioa dela? Bai, ez’, eta abar".

"Hala ere, horrelako galderek ez dizkigute erakutsiko herritarren lehentasun politikoak zein diren. (…) Identitatearen eremutik politikora translazio perfektuak egitea okerra da (…). Euskal herritarrek zein autogobernu nahi duten jakiteko edo balizko erreferendum batean zer bozkatuko luketen, argi galdetu behar zaie. Zorionez, kataluniarren bultzadari esker, inkestetan geroz eta gehiago sartzen dira mota horretako galderak, modu gutxi gorabehera agerikoan. Falta den bakarra da, galdera hautestontzietan egitea, beste gauza batzuen artean, inkestek izan ohi duten problema saihesteko: sukaldea".


Azkenak
Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Maia Iribarne Olhagarai
“Tabu diren gai batzuen inguruko ekintza sortzaileak sortu behar ditugu”

Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Suizidioa, errespetutik eta epaitu gabe

Suizidioagatiko dolua humanizatzen lagun dezaketen elementuak aztertu eta prebentziorako neurriak azaldu dituzte Suizidioaren humanizazioa ikastaroan, Biziraun elkarteak antolatuta. Osasun arloko profesionalek, suizidioak eragindako heriotza baten bizirauleek eta suizidio... [+]


Eguneraketa berriak daude