Independentzia XXI

  • Elkarrekin Podemos zen hauteskunde hauetako berritasuna eta, berritasuna izateko, neurria eman egin du, hamaika diputatu; baina udaberrian zeruko atarietara jaso zuten milaka boto haietatik ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) hauteslek galdu diote duela hiru hilabetekoaren memoria. Hauteskunde orokorretatik autonomikoetara egon daitekeen ezberdintasun politiko hutsa baino atxikimendu mota ezberdina galdu ote duen nago, baina ez naiz kapaz zehazteko.


2016ko irailaren 27an - 07:39

Berritasuna du aitzakia Idoia Mendiak PSE-EEren gainbehera geldiezina esplikatzeko. Arrazoi du, etxean gelditu ez zaizkion botoetatik asko indar berri horrek eskuratu ditu. Baina arrazoi hori teknikoa da, aritmetikoa, inolaz ere ez politikoa. Politikan galdetu egin behar da indar berri horrek zergatik eragin dien eskuinekoak ez diren alderdiei. Berritasunetik hara badago arrazoiren bat oso larria, kanpainaz gaindi, legegintzaldian bidaide izan duen alderdiak gora egiteko eta berritasunaren mesedetan galtza-zorroak eta dena galtzeko. Erantzun politikorik ematen ez zaion bitartean Euskal Herriko sozialismoaren gainbeherari galga jartzea oso izango da zaila.

Eta bestea ezker abertzalea, nago ez duela asmatzen bakardade politikoan gelditu dela ala txapeldunorde gelditu dela erabakitzen. Biak dira egia, bietarako ere berritasun ospetsu hori jarri dute aitzakia, baina erantzun politikoa, oraingoz behintzat, suertatu zaion bakardadea da. Tokitara joan zaio nazionalismoaren diskurtsoan azken urteotan izan duen nagusitasuna; ikuskizun datozen urteotan nazionalismoak egingo duen bilakaera. Gau elektoraleko unerik loriatsuenean, politikoki larrienean alegia, inor hasi zen ametsetan Elkarrekin Podemos, PSE-EE, eta behar ziren etsai guztien bilketan. Eskuina atera da gehiengo absolutuarekin, EAJ-PP, badaezpada ere ahaztu behar ez dena.

Zer merezimendu aitortu dizkio EAJri euskal hautesleriak? Esango nuke gizarte baketsu bilakatzen ari garen honetan inolako tentsio larririk eragin ez izana eta herri honetan gauden sentsibilitate nagusien arteko desorekarik sortzen saiatu ez izana. Estu, larri eta haserre bizitzea baino askoz hobe dela ezberdina aitortuz egitea. EAJ jabetu dela esango nuke independentismotik, aldebakartasunetik, zenbat eta urrutiago hainbat eta erantzun hobea ematen diotela herritarrek, eta XXI. mendeko independentismoa asmatu du. Jakin egin behar zertan datzan hori eta zer diferentzia dauden bien artean. Horretan emango dugu hurrengo legegintzaldia, nazionalismoaren baitako bi diskurtsoak bereizten eta, herritarren borondatez, XXI. mendeko hori dela nahiago duten ustea sendotzen. Gehiengo sindikalaren baimenarekin beti ere, horiena ere ez ahaztekoa izan da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude