Iñaki Uria izango da Hamaika Telebistako zuzendari nagusia, administrazio kontseiluak hala erabakita. Uriak esperientzia zabala du komunikazioaren arloan. Susa literatur aldizkari eta argitaletxeko sortzaileetako bat izan zen, Argia aldizkarian lan egin zuen eta Euskaldunon Egunkarian zuzendari, zuzendariorde eta kontseilari ordezkari karguak bete zituen.