Ikusi nahi ez dena

  • Alemanian jaiotzea tokatzen zaie batzuei, Frantzian edo Ingalaterran. Afganistanen beste batzuei, Iraken, Sirian edo Bangladeshen. Eta noski, dagoeneko jakina da eguzkiak ez duela toki guztietan berdin berotzen. Bizi hobe baten bila joan behar izaten dira asko. Daukatena arriskutsuegia delako, ez delako duina. Bizi diren tokian bonbak jausten direlako egunero. Bizi diren tokian heriotzak daudelako egunero. Eta joan egiten dira, bidaiaren beste aldean topatuko dutena hobea izango delakoan (inoiz beste aldera heltzen badira). Bidaiaren beste aldean ez direlako bonbak jausten, finantzatzen baizik.


2015eko azaroaren 20an - 17:01

Horrela dabil Europa. Baina Europak badu erakunde bat, badu batasun bat. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko neurriak adostu zituen erakundea. Asilo-sistema bateratu bat sinatu zuen erakundea. Hala ere 2.900 pertsona inguru hil dira 2015eko urtarriletik irailera. 385.000 inguruk egin dute ihes babes bila, baina horietako askok ez dute asilorik lortu. Antza norbaitek ez du esandakoa bete. Norbaitek ez ditu etxerako lanak egin. Eta dozenaka pertsona hiltzen dira, kamioi batean pilatuta edo itsasoan itota, erakunde horren porrota agerian utziz. Ez da gezurra kantak dioena, Europaren duintasuna hil egiten da egunero mediterraneoko uretan.

Europar Batasunak ez du ondo funtzionatzen, eta munduak ere ez. Dozenaka hilko dira oraindik ere, kamioetan pilatuta edo itsasoan itota. Ez duelako ondo funtzionatzen, eta ez du ondo funtzionatuko hondartzan hilda agertu zen umearen argazkia ikusi eta europar jendeak esan dezakeen bakarra “ze txikia, ze pena” den bitartean. Ez du funtzionatuko heriotza batzuk beste batzuk baino gutxiago balio duten bitartean. Eta noski, ez du funtzionatuko ‘pray’ egiten dugunean herrialde batzuengatik besterik ez, beste asko ahaztuz, edo. Woody Allenek behin azaldu zuen bezala, zer den itsutasunaren kontzeptua. Eta zenbat gauzaren aurrean erabakitzen dugun begiak estali eta ezer ez ikustea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude