Ikus-entzunezkoetan sexismoa antzemateko tailerra Katixa Agirreren eskutik

  • Emakundek antolatuta, Katixa Agirrek “Ikus-entzunezko sindromeak: sexismoa gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan” hitzaldi tailerra eskainiko du Durangoko Azokan gazteentzat.


2015eko abenduaren 04an - 10:46
Estereotipo sexistak ageri dituen 'El apostata' pelikularen irudi bat.

Abenduaren 4an, hiru hitzaldi tailer eskainiko ditu Agirrek, 10:30ean hasita. Gaztetxoentzat izango dira eta Oihulari Klownen laguntza izango du. Gazteentzako ikus-entzunezko edukiek, filmek, telesailek, eta bestelako programek erakusten dituzten jarrera eta mezu sexistez arituko du Katixa Agirre idazle eta ikus-entzunezko komunikazio eta publizitatean doktorea.

Abenduaren 5ean, izenburu bereko hitzaldia eskainiko du entzule ororentzat. 12:00etan izango da Irudienea gunean.

Bi egunetan, abenduaren 4an eta 5ean, Emakunderen gune ibiltaria Durangon izango da. Ezkurdia plazan dago paratuta eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bisita daiteke. Erakusketak Euskal Autonomia Erkidegoko eta munduko emakume eta gizonen egoerari buruzko zifrak jaso ditu, eta berdintasun ezaren arrastoak nabarmentzen dira.

Durangoko Azokaz gain, urriaren 5etik abenduaren 18ra bitartean, besteak beste hitzaldiak, mintegiak, erakusketak eta mahai-inguruak ari da antolatzen hainbat eragileren laguntzaz EAEko hainbat herritan.


Eguneraketa berriak daude