2011. urtean, Gipuzkoa 2.0 programaren bitartez 507.600 euro eman zituen Diputazioak, baina Zigor Etxaburua Euskara zuzendariak azaldu duenez, murrizketaren zenbatekoa kalkulatzean ez da kopuru hori aintzat hartu behar.
Gipuzkoa 2.0 programak lau laguntza lerro zituen:
1. Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzekoak: 64.000 euro
2. Edukiekiko eta edukien arteko elkar eragintza eta sarbidea errazten duten tresna teknologikoak garatzekoak: 103.467 euro
3. IKTak erabiliz edukiak euskara hutsean hedatzeko enpresentzako laguntzak: 138.134 euro.
4. IKTak erabiliz kultur esparruko edukiak hedatzeko proiektuetarakoak: 202.000 euro.
Gipuzkoa 2.0 programa jada desagertu da. Etxaburuak zehaztu bezala, Euskara Zuzendaritzak 2. eta 3. lerroak kudeatzen zituen (orotara, beraz, 241.000 euro, eta ez 507.600). 1. eta 4. lerroak, berriz, Kultura Sailak kudeatzen zituen.
Gainerako alorretan, diru-laguntzak gora
Oro har, euskara sustatzeko diru-laguntza 2.386.422 eurokoa izango da aurten, iazkoa baino 13.000 euro handiagoa. Gorakada batez ere euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planetan nabarituko da: 399.833 emango ditu Aldundiak, iaz baino 95.833 gehiago.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!