Ibilaldia 2012 Trapagaranen ospatuko da "Maiatzean meatzean" lelopean

  • Ibilaldia 2012, Bizkaiko ikastolen jaia, Trapagaranen ospatuko dute Maiatzean meatzean lelopean. Atzo Bilbon eginiko agerraldian, antolatzaileek aurtengo edizioko kanta eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Sare sozialetan lortutako bozkei esker, Leioako Basaki taldearen kanta izango da abesti ofiziala.


2012ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Pasa den urteko Ibilaldiaren irudia.

Egunarekin bueltaka

Jaia maiatzaren 27an egitekoa den arren, eguna guztiz zehazteke dago oraindik. Izan ere, Athletic-ek maiatzaren 25ean jokatuko du Errege Kopako finala eta antolatzaileek "kaltegarri" deritzote Ibilaldia bi egun geroago egitea, zuri-gorriek irabaziz gero izango diren ospakizunak direla eta. Horregatik, atzeratzea aztertzeko batzarra egingo dute.

Atzo aurkeztutako bideoklipa hemen duzue ikusgai:

 


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude