Hormona sistema kaltetzen diguten 33 pozoi daramatzate fruitu eta barazkiek

  • Ekologistak Martxan elkarteak jakinarazi du Espainiako Estatuan herritarrek kontsumitzen dituzten fruitu eta barazkiek beren mamian daramatzatela gutxienez 33 disruptore endokrino, gizakiei gaixotasun larriak eragiten dituztenak. Hamar elikagai kutsatuenen taula ikusgarria ere argitaratu dute.


2016ko urriaren 04an - 11:45
Espainiako estatuko fruitu eta barazkien artean pestizidarik gehien daramaten hamarrak. (Irudia: Ecologistas en Acción)

AECOSAN Espainiako Kontsumo, Elikaduraren Segurtasun eta Nutrizioaren Agentziak bildutako datuetan arakatuz osatu du Directo a tus hormonas. Guía de alimentos disruptores ikerketa Ecologistas en Acción (Euskal Herrian Ekologistak Martxan) elkarteak. Horren arabera, fruitu eta barazkien artean pestizida gehien daramaten hamar kutsatuenak nabarmendu dituzte: udareak (49 pestizida ezberdin daramatzate, horietatik 16 gizakien hormona sisteman eragiten dutenak), sagarrak (32), mertxikak (18), laranjak (16), ziazerbak (16), pepinoak (17), tomateak (15), mahatsak (29) eta mandarinak (9).

Kontua da Europar Batasunak 1107/2009 zuzentarauan debekatu zuela disruptore hormonalak nekazaritzan erabiltzea, baina legea egin arren –nola lortu duten zerbait jakingo dute agro-kimikoen lobbyek...– hori erralitatean ezartzeko arautegi zehatza oraindik garazeke dago. Horregatik ari dira asteotan lege europarra aztertzen Europako hainbat estatutako parlamentuetan.

Disruptore endokrinook gizakiari hainbat gaixotasun eta arazo larri eragiten dizkiete: ugalkortasun galera, jaiotzetiko malformazioak, diabetesa, obesitatea, immunitate sistemaren ahultzea, autismoa, hiperaktibitatea eta zenbait minbizi, hala nola bular, prostata, barrabil edo tiroideetakoak.

Nekazaritza biologikoan ekoiztutako produktuen kalitatea oso bestelakoa dela erakutsi du, berriro ere, azterketak. Nabarmentzekoa da AECOSANek produktuen artean bildutako 2.384 laginetatik ekologikoen artean hiruk baizik ez dutela erakutsi kimikoen arrastoren bat. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsatzaile hormonalak
2017-10-08 | Unai Brea
Nicolás Olea. Kutsadura kimikoaz kezkatutako medikua
"Ebidentzia nahikoa dago kutsatzaile hormonalen kalteez, garaia da neurriak hartzeko"

Nicolás Olea medikuntza katedradunak hamarkadak daramatza disrupzio endokrinoa aztertzen. Hau da, gure sistema hormonalean eragiten duten eta nonahi ditugun substantziez du ardura. Osasun publikoko arazo handi horri behar bezalako irtenbiderik ez ematea salatzen du, eta... [+]


2017-10-05 | Unai Brea
Europarlamentuak ezetz esan die kutsatzaile hormonalak definitzeko Batzordearen irizpideei

Estrasburgon egindako saioan, Eurolegebiltzarrak ezetz esan dio kutsatzaile hormonalak definitzeko Europako Batzordeak –saiakera askoren ostean–  aurkeztutako irizpide sortari. Batzordearen testuak zientzialari ugariren kritikak jaso ditu, hala nola Europa osoko... [+]


2017-09-26 | Unai Brea
Nicolás Olea, medikuntza katedratikoa:
"Ebidentzia nahikoa dago kutsatzaile hormonalen kalteez, garaia da neurri ausartak hartzeko"

Irailaren 25etik 28ra egingo da, Bilboko Mediku Zientzia Akademiak antolatuta, Medikuntza Astearen 44. edizioa. Aurtengo goiburua Osasuna eta kutsadura: Epidemia isila da. Lehenbiziko hizlaria Nicolás Olea Granadako Unibertsitateko medikuntza katedraduna eta disrupzio... [+]


Kosmetika produktuak
Ezin bada jan, ez eman

Oso mantso, eta populazioaren zati batek baino ez bada ere, badirudi gehiago begiratzen dela zer eramaten den ahora. Elikagaiak non eta nola landu dituzten jakin nahi dugu, sabelean zein osagai sartu ditugun jakitun izan nahi dugu.  Aldiz, larruazalaren bidez odoleraino zer... [+]


2017-07-05 | Unai Brea
Kutsatzaile hormonalak definitzeko irizpideak: berandu eta eskas

Hainbat urteko atzerapenez, eta Europako Batzordeak proposamenaren zirriborroa maiz aldatu eta gero, kutsatzaile hormonalak identifikatzeko irizpideak onartu dituzte EBko estatu kideek. Talde ekologistek eta zenbait zientzialari elkartek kritikatu dute araudiak ez dituela behar... [+]


Eguneraketa berriak daude