Hil da Koldo Larrañaga, euskaltzale handia

  • Koldo Larrañaga apaiza eta euskaltzale handia zendu da, 94 urte zituela. Añanan euskara berreskuratzen eta euskal zinemagintzan lan handia egin du Larrañagak. Hileta ostegunean izango da, 19:30ean San Martin elizan, Gasteizen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 17an - 16:33
Euskal zinemagintzan aitzindaria ere izan da Koldo Larrañaga. (Arg.: Arabako Alea)

Azken hirurogei urte eman ditu Koldo Larrañaga apaizak (Azkoitia, 1923) Lantarongo Caicedo-Yuso herrian, bere nagusiek bertara 'erbesteratu' zutenetik hain zuzen, Legutioko nekazarien alde jarri zelako soroak ureztatzeko eskubideei buruzko gatazka batean. Hasiera batean, Añanan, ez zuten ondo hartu "apaiz gorria", baina gerora herritarren esker ona irabazi zuen.

Betidanik euskararen aldeko borrokan aritu da Larrañaga Añana Kuadrillan. Euskara berreskuratzeko zerbait egin behar zela-eta lehen saioa orain 30 urte egin zuten, Angostoko komentuan: Bertan 15 eguneko ikastaro bat antolatu zuten fraideek, eta Araba osoko jendea bildu zen bertan. Halaber, Gaubeako medikuarekin batera, bertako eskolan euskara irakasten hastea lortu zuen, gero Lantaronen gau-eskola hasi zen, eta pixkanaka-pixkanaka herri ia guztietan euskara ikasteko taldeak osatu ziren.

Euskal zinemagintzan aitzindaria izan da Koldo Larrañaga; Frankismoaren bukaeran euskal zinema nazionalaren oinarriak jarri nahi izan zituen Ikuska film labur bilduman parte hartu zuen, besteak beste, Antxon Ezeiza, Montxo Armendariz, Jose Luis Egea, Pedro Olea eta Imanol Uriberekin batera. Arabako nekazal eremuaren huste arriskutsua erakutsi zuen Koldo Larrañaga apaiz eta zinemagileak Arabako herrien heriotza film laburrean.

Albiste hau Arabako Alean argitaratu du Estitxu U. Lopez de Arkautek eta CC lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-05-05 | Xalba Ramirez
Aiztoa erakutsi!

Autotunea eta rocka nahastea izango da zakilzaharrentzat sakrilegiorik handiena: “Tranpa” dela, hori musika ez dela, edonork egin dezakeela. Musikariek badakite, ordea, gitarra elektrikoari efektu pedalak kenduz gero, zatarra eta, batez ere, zaila dela jotzeko... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
"Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei"

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude