Hernaniar gehienak atez ateko zabor bilketa sistemaren alde daude, inkesta baten arabera

  • Aztikerrek Hernaniko Udalaren aginduz 504 hernaniarri egindako inkestaren arabera, herritarren %54,8 atez ateko bilketa sistemaren alde dago eta %39,4 kontra. Sistema hori ezarri aurretik %20 zeuden alde eta %37 kontra. Bestalde, herritarren %64,4 ondo edo oso ondo moldatu da sistemara eta %18,1 gaizki edo oso gaizki. %62ak, berriz, uste du ahaleginak merezi izan duela.


2011ko urtarrilaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Atez ateko zabor bilketa 2010eko maiatzean ezarri zen Hernanin, errausketaren kontrako alternatiba moduan. Gaur egun Usurbilen, Oiartzunen eta Hernanin ari dira zaborrak modu horretan biltzen eta %80ko birziklapen tasak lortu dituzte. Euskal herriko beste hainbat lekutan ere aztertzen ari dira hondakinak atez ate biltzeko aukera; Antzuolan esaterako, Udalak aurreikusi du 2011 hasieran ezartzea sistema hori.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude