Hendaiako gaztetxeak behin-behineko kokaleku berria du

  • Hendaitz gazte asanbladako kideek eta Herriko Etxeak bi urteko lagapena sinatu dute Kaneta auzoko Mediku-Etxe zaharra gaztetxe moduan erabiltzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 16an - 09:20
(Argazkia: Antxeta Irratia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abuztuan utzi zuten gazte sanbldako kideek Sasiko gaztetxea eta Hendaiako Suhiltzaileen Kaxerna zaharra okupatu zuten. Horren ostean, Herriko Etxeak gaztetxea aterpetzeko toki bat bilatzeko konpromisoa hartu zuen eta azken hilabeteetan negoziaketa prozesuan murgilduak ibili dira bi aldeak.

Astelehenean sinatu dute Mediku-Etxe zaharrean gaztetxea kokatzeko akordioa. Hala ere, behin-behineko kokalekua izango da; hemendik bi urtetara eraikina eraitsi egingo baita higiezin promozio bat dela-eta. Behin-betiko irtenbide bat lortzeko negoziaketetan jarraituko dute Hendaitz gazte asanbladak eta Herriko Etxeak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude