Hauteskunde sindikaletara aurkeztu den langile bat kaleratu du Gamarrako McDondald’s-ek

  • Urriaren amaieran hauteskunde sindikaletara aurkeztu zen McDonald's-eko langilea eta azaroaren hasieran jaso zuen kaleratze-gutuna. Hiru urte zeramatzan enpresan lanean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 19an - 11:42
Azken eguneraketa: 12:50
Argazkia: Hala Bedi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azaroaren 3an kaleratze-gutuna jaso zuen Gamarrako McDonald’s-eko langile batek, urriaren 29an hauteskunde sindikaletara aurkeztuko zela jakinarazi ostean. Hiru urte zeramatzan enpresa horretan lanean eta ELA sindikatuko hautagaia zen.

Sindikatu horrek ohar batean jakinarazi duenez, kaleratzea judizialki erreklamatuko dute eta langileak dagokion lanpostua eta hauteskunde sindikaletako hautagaitza mantendu ditzan "borrokatuko" dute. Langileak enpresaren aldetik "presio handia" jasaten ari diren arren, hauteskundeak mantentzeko hautua egin du ELAk.

Azaldu dutenez, "langileak antolatu" eta "plantillari ahotsa emateko" ordezkariak aukeratzea da hauteskunde sindikalak egitearen helburua. Izan ere, eguneroko "kezka" dituzte langileek Gamarrako McDonald’s enpresan "ordutegi aldaketa etengabeak, laneko egutegirik ez izatea, lana eta familia-bizitza uztartzeko ezintasuna eta ordu osagarrien tratamendua".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude