“Haurrak ikas zazute euskaraz mintzatzen”... helduok oso lanpeturik gaude!


2021eko abenduaren 16an - 15:21
Azken eguneraketa: 16:26

Haur eta gazteak zarete euskararen etorkizuna, helduok ez, bistan da (kar-kar txiki batez). Euskaraz mintzatzen ikas “dezazuten” matrikulatzen zaituztegu D ereduan, guraso batzuek gogoz, beste batzuek badaezpada. Ikastetxean, haur etxetik euskaldunak sakabanatuko zaituztete haur erdaldunen artean, horiei euskararako bidea errazteko. Ez du funtzionatzen baina. Euskaldunek euskara bazterrera uztera behartuta ikusiko duzue zuen burua, eta beraz, erdaldunek ez dute euskaldunengandik laguntzarik jaso ahal izango.

Haur euskaldunak, kolpetik konturatuko zarete euskarak ez duela zuen ikaskideekin hitz egiteko balio (D ereduan ikasi arren guztiek), eta hobe duzuela gorde, zenbait ikaskideren isekak pairatu nahi ez badituzue. Zuetako batzuek sekulako kolpea hartuko duzue, zuen etxeko hizkuntza, irakaslearena bai, baina beste inorena ez dela konturatzean. Tira, pasako zaizue. Denborak sendatzen du dena (orbainak orbain).

Haur euskaldunen sakabanatze sistematikoa ohitura bihurtu da, eta ohiturak errespetatu behar behar dira, zein ulergaitz gertatzen diren ere. Ohitura bilakatu denez, guraso erdaldunek bakarrik ez, guraso euskaradun askok ere erdaraz egingo dugu gure artean, baina zakurrari eta etxeko txikiei (10/12 urteak bete arte) euskaraz egingo dizuegu, eta euskaraz egin dezazuen exijituko sarri.

Euskarazko ETBn ez duzue saio interesgarririk aurkituko, baina lasai, espainolezko ETBn bai. Netflix, Disney eta halakoetan euskarazko eskaintzarik ez, baina espainolez, ingelesez, frantsesez… aspertu arte. Mugikorrean ordu luzez murgiltzen zaretelarik, euskarazko eduki erakargarririk nekez aurkituko duzue, baina espainolez, frantsesez, ingelesez… motxila betea. Euskarazko musika entzun nahi baduzue, beste bide batzuk jorratu beharko dituzue (Naiz irratia, Hala bedi,…), EiTBn musika ingelesez baita gehien bat, oso koxmepolittak gara!

Kiosko eta liburu-denda gehienetan ez bilatu euskarazko komikirik, ez daude. Denda jakinetara jo beharko duzue horien bila. “Euskal” denda horietan aurkituko dituzue euskarazko ale batzuk, erdarazko eskaintza askoz zabalagoaren artean.

Hedabideak bakarrik ez. Kaleko paisaia ere erdaraz daukazue %90ean, eta horrek lagunduko dizue ulertzen gizarte honetan euskaldunon tokia zein den. Ez dizue inork azaldu? Nomelopuedodecreer! Bigarren mailako herritarrak gara gure herrian, bai.

Hori da (ez) dagoena. Ez daukazue batere erraz euskaraz elikatzea, baina guraso askok, euskalgintzak eta Eusko Jaurlaritzak berak, euskaraz egin dezazuen eskatuko dizuete sarritan. Eta zeregin (oso zail) horretan, laguntza gisa, urtean hiruzpalau ekitaldi handi antolatzen dituzte, horietan sikiera euskaraz estutasunik gabe egiteko aukera izan dezazuen. Eta hori bakarrik ez… Txapa eta pin polit askoak dauzkate prestatuta, bai zuentzat, bai zuen gurasoentzat ere, euskaraz egitera animatuz. Ez zarete kexatuko gero!!!

Baina haurrok, euskaraz bizitzea ezinezkoa gertatzen bazaizue, ez kezkatu! “Aniztasunaren” hobe beharrez, espainolez edo frantsesez jardun dezakezue lasai asko. Euskal Herrian, oro har, “aniztasuna” eta “kulturartekotasuna” esaten baitzaio marokoarrek, sahararrek, errumaniarrek, portugaldarrek, galiziarrek, txinatarrek…. Edota euskaldunek, espainolez Hegoaldean eta frantsesez Iparraldean egiteari. Baita D ereduko ikastetxeetan ere.

Badira heldu temoso batzuk, egoera hau deskribatzeko akulturazioa, asimilazioa, menpekotasuna edo hizkuntza ordezkapena bezalako hitz itsusiak darabiltzatenak, baina lasai berriro ere, gehienok koxmepolitak eta kultura hegemonikozaleak gara eta!

Eta finean, erdaraz bada ere, beti egin dezakezue “ongi pilotan eta oneski dantzatzen”.

 


Azkenak
Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Gizon ilehori bat VIII. mendeko Txinan?

Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]


Kartagotarrak ez ziren feniziarrak

Kartago, K.a. 814 inguruan. Feniziarrek kolonia bat fundatu zuten, eta Mediterraneo ekialdean nagusi zen zibilizazioa mendebaldera hedatu zen. Bi mende eta erdi geroago, Tiro feniziar metropolia gainbehera etorri zenean, Kartago independizatu egin zen eta bere eragina... [+]


Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko harreman militarrak “inoiz baino estuagoak” izan dira 2023ko urriaz geroztik

Centre Delas erakundearen txosten batek 2023ko urriaz geroztik Tel Avivek eta Madrilek adostu dituzten armamentu salerosketak atera ditu argitara. Ikerketaren arabera, Espainiako Estatuko eta Israelgo enpresek ez dituzte inoiz hainbeste proiektu garatu elkarrekin, eta Israelgo... [+]


Cotatuero mendateko eskaladarako iltzeak moztu dituzte bukardoa eta basoilarra naturara itzultzea aldarrikatzeko eta Ecologistas en Acción taldeak salatu du egileak eskuin muturrekoak direla

Ekintzaren erantzukizuna zazpi mendizalez osatutako talde batek hartu du, Jesús Vallés aktibista tartean. Ordesako Parke Nazionala (Aragoi) "abentura parke bat" bihurtu dela salatu du taldeak, eta "parkearen turistifikazioak eta kirol jardueren... [+]


Aroztegiako auzipetuen aldeko kanpaldia Baztanen
“Ezin dugu onartu desobedientzia zibila egiteagatik talde kriminal antolatu bateko kide izatea leporatzea”

Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Auzipetuei elkartasuna adierazi eta beren absoluzioa eskatzeko kanpaldia hasi zuten igandean Elizondoko plazan, larunbatera arte. Aroztegiko Elkartasun... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


Eguneraketa berriak daude