Haur zerbitzuaren harira Iruñeko auzoetatik udalaren aurkako helegitea onartu dute auzitegiek

  • Joan den azaroaren 5ean Iruñeko Udalak bertan behera utzi zuen zortzi auzoetako elkarteek udalarekin batera zeramaten haurtzaro eta gazteriaren prebentzio ekintza komunitarioko zerbitzua. Orain auzoetatik helegitea jarri dute Nafarroako Auzitegiaren aurrean eta honek aintzat hartu du.

Udalaren jarrera salatzeko Iruñeko Alde Zaharrean egindako mobilizazioa. (Arg.: X.Letona)

2020ko abenduaren 18an - 18:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zortzi auzoetako elkarteen helegitean eskatzen da azaroaren 5eko Iruñeko Udalaren akordioa eta 6ko dekretua bertan behera utzi daitezen. Epaileak datorren astean bilduko ditu udala eta elkarteak eta orduan ebatziko du zer egin. Auzitegiak 20 egun eman die aldeei espediente osoa aurkezteko. Horrela, Nabarra Sumak informazio guztia azalaraziko beharko du, oposizioak beste behin ere salatu duenez, orain arte NSk ez baitu informazio osoa zabaldu.

Udalak dagoeneko beregain hartu du elkarteek egiten dituzten zerbitzuak eta Zerbitzu Sozialetako zinegotzi María Caballekok (Navarra Suma) iragarri zuenez, zerbitzu berria martxan izango litzateke urte berriarekin batera. Coworkids programa medio bideratu nahi dute zerbitzua.

Egoera ikusita, ordea, zalantza handiz ikusten da hori posible ote den. Udalak zerbitzua aurrera ateratzeko zerrendan ziren pertsonak deitu zituen, baina hauek uko egin zioten zerbitzu berrian parte hartzeari. Orain udalak zerrenda berria prestatu behar du eta horregatik jarri da zalantzan NSren asmoa aurrera eramatea posible izango den. Udalak hamalau pertsonako taldea osatu nahi du zerbitzu hau bideratzeko, guztiak udaleko langileak.

EH Bilduren salaketak

Joan den astean EH Bilduk “Haurrentzako Arreta Zerbitzuan kontrol politikoa inposatzeko trama bat” salatu zuen eta lau helegite aurkeztuko zituela iragarri zuen. Horietako bi udalak Coworkids programa aurrera ateratzeko egindako bi kontratazioaren aurkakoak dira. Programa horren arduradun izateko Celia Pinedoren izendapenaren aurkakoa da bata, eta bestea, Lourdes Aróstegui pedagogoa lehen postuan geratu zen deialdiaren aurkakoa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!