Haur eta Lehen hezkuntzako 1.500 ikasle etxeratuak Nafarroan, guztien %2,4

  • Irailaren 7an hasi ziren eskolak Nafarroan eta dagoeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.500 haur isolatu dituzte COVID-19ko kutsatuengatik. Astelehen honetan, 36 eskoletako 946 etxeratze berri eman ziren ezagutzera.

Argazkia: Navarra.es

2020ko irailaren 15an - 08:58

Larunbatetik astelehen arratsaldera Nafarroako eskola publiko eta itunpekoko 46 talderi eman zitzaien etxeratzeko agindua, eta 36 zentrori eta 946 haurri eragiten die neurriak. Haur eta lehen hezkuntzan 61.450 haur eta 3.386 talde daude Nafarroan eta dagoeneko, ikasturtearen lehen astean, isolamenduak %2,24ri eragin die, 1.523 haurri.

 

Nafarroako Gobernuko albiste honetan ikus daiteke etxeratzeak eman diren eskoletako zerrenda.


Azkenak
Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude