Haizearen Orrazia ofizialki inauguratu dute


2007ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Atzo (16), obra bukatu eta 30 urtetara, inauguratu zuten ofizialki Donostiako Haizearen Orrazia. Ordezkari politikoek moztu zuten zinta, baina bertan izan ziren Haizearen Orrazia sortu zuten Eduardo Chillida, Jose Maria Elosegi eta Luis Peña Gantxegiren senideak ere. Orfeoi Txikiaren Itxasoan laino dago kantuak, Jon Maiaren bertsoek, Oreka TXen txalaparta doinuek eta Kukai Dantza Taldearen emanaldiak ehunka herritar bildu zituzten.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!