Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Baxenabarre, Xiberoa eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoa

  • Haira Aizpurua Ibargaraik jantzi zuen xapela, inoizko parte hartzaile gehien izan dituen Xapelgoan.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 14an - 07:42

Uztailaren 11n jokatu da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko eskolarteko xapelgoa Senpereko Larraldea baserrian. Aretoa ikuslez bete zen eta bertaratuek giro ederrean gozatu ahal izan zuten saioez. Aipatzekoa da inoizko ediziorik parte hartzaileena izan dela aurtengoa. Hasieratik 24 bertsulari gaztek parte hartu zuten kanporaketetan, hoietatik 12 finalerdietara pasa ziren eta lehenengo seien artean jokatu zen finala.

Hamabi bertsulari final aurrekoan

Goizeko 10etan abiatu ziren final aurrekoak eta ondoko 12 bertsulariek hartu zuten parte bi saioetan:

    Oneka Arteaga Olasagasti

    Haize Blanco Lekuona

    Ximun Sansonetti

    Josu Txoperena Iribarren

    Aetz Etxart Sarasola

    Ibai Lekuona Darceles

    Mae Laskaray Lagan

    Asier Arbelaitz Tolosa

    Irati Aizpurua Ubeda

    Irantzu Idoate Funosas

    Haira Aizpurua Ibargarai

    Laida Etxeberri Pacheco

Finaleko sei bertsolariak

Ondoko sei bertsulariak sailkatu ziren kantatzeko:

    Oneka Arteaga Olasagasti

    Mae Laskaray Lagan

    Josu Txoperena Iribarren

    Irantzu Idoate Funosas

    Haira Aizpurua Ibargarai

    Laida Etxeberri Pacheco

Finala jokatu eta Haira Aizpurua Ibargaraik bildu zituen puntu gehien. Urte luzez Bertsularien Lagunak Elkarteko kide eta parte hartzaile aktiboa izan den Beñat Soulék jantzi zion xapela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsularien Lagunak elkartea
2021-03-23 | ARGIA
Ander Fuentes eta Nahia Etxeberri dira I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketako irabazleak

Bertsularien Lagunak Elkarteak jakitera eman ditu I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren irabazleak: helduen mailan Ander Fuentes Mujikaren bertso sorta izan da saritua, eta gazteen mailan Nahia Etxeberri Lopepe. Bigarren eta hirugarren saria jaso dute, helduen mailan... [+]


2020-01-09 | Estitxu Eizagirre
Itsasuko gaztetxean egingo da Haizea Dator ekimeneko hurrengo bertso saioa urtarrilaren 10ean

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko Bertsularien Lagunak elkarteak martxan duen ekimena da Haizea Dator. Bertso eskola bakoitzak bere herrian saio bat antolatzeko ardura du. Urrian egin zuten lehenengo saioa Muskildin, eta maiatzara arte... [+]


Eguneraketa berriak daude