Eztabaida piztu da Olarizuko erromeriaren atarian. Mendiolako kontzejuak Olarizuko gurutzea eraisteko erabakia hartu du. Gasteizko Udala eta Aldundia ez daude ados.
Arabako Olarizu mendian dagoen gurutzearen jabea da Mendiolako kontzejua, eta monumentua eraistea erabaki du, frankismoarekin duen lotura dela eta. Uda aurretik bozkatu zuten herritarrek, eta hamarretik zazpi agertu ziren sinbolo frankista kentzearen alde. "Ezin dugu ahaztu ikur horrek zer sinbolizatzen duen", esan du Ibon Urizarrek, Mendiolako batzarreko fede emaileak.
"Askapenerako gurutzadan gure aberriaren eta Kristoren alde eroritako" apaizei egiten die omenaldia Olarizuko gurutzeak. Jatorrian, 1951ko azaroan, Gasteizen, ospatutako Misio Santua gogoraraztea zuen helburu eta herritarren "borondatezko" ekarpenei esker eraiki zuten, baina erregimen frankistako agintariek zentzua aldatu zioten gero. "Herriko zaharrenek gogoratu dute dirua jarri behar izan zutela hori egiteko, eta... Ea nor ausartzen zen garai horretan proiektua ezbaian jartzera", azaldu du Urizarrek.
Mendiolako herritarrek hartutako erabakia Gasteizko Udalaren asmoen kontra doa. Udala gurutzea mantendu eta plaka bat jartzearen aldekoa da. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ideia hori berretsi du azken egunotan, eta zalantzan jarri du gurutzea kentzeko erabakiaren zilegitasuna. "Udalaren esku badago, ez da gurutzea kenduko; ikusteko dago, era berean, Mendiolako batzarrak hori erabaki dezakeen". Arabako ahaldun nagusia ere gurutzea dagoen bezala uztearen alde agertu da, eta adierazi du Olarizu mendian dagoen gurutzea ezin dela frankismoaren ikur modura interpretatu.
Gasteizko Udalak egoera berria aztertzen duen bitartean, irailaren 10ean, Olarizuko erromeria egunean, gurutzeari testuingurua emateko plaka jarriko du. Ez gurutzean, baizik eta beheko zelaietan, Gasteizko lurretan.
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]
2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.
Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]
Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]