Gurutze Gorriak Siriako gatazka guda zibil izendatu du

  • Siriako gatazka guda zibila da Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzarrak (GGNB) igandean adierazi duenez. Operazio humanitarioak herrialdean bertan egiten ari den erakunde honen adierazpenak, beste estadio batera eraman dezake gatazka, izan ere, bi aldeek Genevako 1949ko Hitzarmena bete beharko bailukete.


2012ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Gurutze Gorriko kamioi bat Golan eskualdean, artxiboko irudi batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Ez-nazioarteko gatazka armatua" da Gurutze Gorriak erabili duen definizioa, guda zibilei buruz aritzeko erabili ohi den formula legala.

GGNB arduratzen da 1949ko Genevako Hitzarmena eta bere protokolo gehigarriak munduko gatazketan betetzen direla jarraitzeaz. Hitzarmen horien arabera, bereizkuntzarik gabe zibilen aurkako erasoak, pertsonal medikuaren aurkakoak eta oinarrizko zerbitzuak suntsitzea (hala nola elektrizitate sarea eta ura) guda krimen gisa jazarriak dira.

Genevako Hitzarmenak borroketan parte hartzen ez duten pertsonak babesten ditu, baita borrokan jarraitu ezin duten zauritu eta presoak ere.

GGNBko presidente Jakob Kellenbergerrek orain aste batzuk aurreratu zuen Sirian gatazka armatu gogorra eta jarraitua bizi zutela, baina zenbait eremutara mugatzen zela. Hala ere, gatazkaren azken asteotako gordintzeak erakunde humanitarioa egoera berraztertzera eraman du eta hemendik aurrera, nazioarteko eskubideak aplikatu beharko lirateke borroka armatua bizi duten eremu guztietan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!